ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk bere irudia berriztu eta aro berri bati eman dio hasiera Fabrikazio Aurreratuaren aldeko bere apustuan

IDEKOk bere irudia berriztu eta aro berri bati eman dio hasiera Fabrikazio Aurreratuaren aldeko bere apustuan

Industriaren erronkei erantzuna emateko helburuarekin, IDEKO zentro teknologikoak Fabrikazio Aurreratuaren aldeko bere apustua indarberritzen duen eta aliantzak indartzeko politikaren aldekoa den beste denboraldi bat hasi du, Basque Research and Technology Alliance-BRTAn parte-hartzean islatzen dena eta markaren berritzearekin bat datorren mugarri garrantzitsua.

Zentro teknologikoak logo berri bat estreinatu du, ikerketarekin, berrikuntzarekin eta teknologiaren transferentzia merkaturatzearekin duen bere konpromisoa eguneratzea dakarrena. Irudi berri horrekin IDEKO bere jatorrira itzultzen da, etorkizuneko erronkak bistan izanez eta ongietorria ematen dio bere espezializazioko fabrikazioko teknologien beste kapitulu bati.  

 “Gure irudi berria BRTA barruan hasten dugun etapa berriaren hasierako pistola-tiroa da. Identitate berri bat da begirada bat etorkizunean duena eta aldi berean 30 urte baino gehiagoz merkaturatutako teknologiaren transferentzian dugun ibilbidean antzeman daitezkeen gure zeinuak bateratzen dituena”, ziurtatu du IDEKOko zuzendari orokorra den Nerea Arangurenek.

BRTA Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 16 agentek osatzen dute eta zentro teknologikoa bertan sartzea, aliantzak eta lankidetzak indartzeko zentro teknologikoaren politika barruan kokatzen da; eta baita industria fabrikazioko balio kate ezberdinekin lankidetzak izatearekin ere,  produkzio ehunarekin lehiakortasuna indartzeko helburuarekin eta gure bezeroen erronka teknologikoei aurre hartzekoarekin; hala nola,  makina erreminta, trena, aeronautika, ekipo ondasunak, automozioa eta energiaren sektoreetan beste batzuen artean.  

“BRTAren sorreran zutabe diren lankidetza eta osagarritasun printzipioak guztiz bat datoz gure aliantzak eta lankidetzak indartzeko politikarekin eta gure helburu estrategikoekin, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa sortzea industriaren abangoardian kokatzen diren soluzioak garatzeko” gehitu du Arangurenek. 

KATEGORIAK