Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Abenduaren 15ean, asteazkena, EHU/UPVko Ingeniaritza Eskolako 5 ikasle berri hartu zituen zentro teknologikoak, Grinding Innovation Hub Digitalean gradu amaierako proiektuak garatuko dituztenak.
Topaketa IDEKOren eta euskal unibertsitate publikoaren arteko lankidetzaren esparruan egin zen, industria fabrikazioan artezketaren arloan planteatzen diren erronkei erantzuteko.
IDEKO zentro teknologikoak, industria
digitalaren etorkizunari aurre egiteko gaitasuna duten profesionalen
talentuaren eta garapenaren aldeko apustuan, EHU/UPVko Ingeniaritza Eskolako 5
ikasle berri hartu zituen joan den asteazkenean, abenduaren 15ean, bere
instalazioetan. Ikasle horiek gradu amaierako proiektuak garatuko dituzte
entitate ikerlariaren instalazioetan.
Zehazki, ingeniaritza ikasleek sarbidea izango dute IDEKOren Digital Grinding
Innovation Hub-era (DGIH). Gune hori 2018an inauguratu zen, industria digitalizaziora
eta artezketa teknologiara bideratutako ikerketa proiektuen esperimentazioan,
frogapenean eta baliozkotzean zentratutako lankidetza-ingurune bat eratzeko
helburuarekin.
Gune honetan, ikasleek beren proiektuak garatu ahal izango dituzte IDEKOko
David Barrenetxea, María García eta Jorge Álvarez adituen etengabeko
tutoretzarekin, eta DGIHko ikasleak orientatzeaz gain, UPV/EHUra ere joango
dira lanen aurrerapenak ikustera.
Aurtengo promozioak, joan den azaroaren 2an hasi
zenak, honako gai hauetara bideratuko ditu bere proiektuak: zeramikazko
matrizeko konpositeen mekanizazio urratzaileko metodologia bat garatzea;
poliuretanozko harriekin artezketa fina egitea (Fine Finishing); sentsorizazio
aurreratua eta machine learning haginetako higadura aztertzea; CBN haginetako diamantzarearen
deformazioak eta tenperaturak muturreko
hozte baldintzetan.
"Artezketaren arloan espezializazio-maila handia
eskatzen duten eremuak dira, eta, beraz, I+Gko proiektu horiek teknologia transferentzian
espezializatutako aktibo industrial batekin (IDEKOrekin, esaterako) egiteak
enpresa mundura jauzi egitea erraztuko die ikasleei, prestakuntza amaitu
ondoren", azaldu du Jorge Álvarez-ek.
IDEKOk bere instalazioetan antolatutako
jardunaldia zentro teknologikoaren eta euskal unibertsitate publikoaren arteko
lankidetza hitzarmen baten parte da, eta laugarren edizioa beteko du,
etorkizuneko industria digitaleko profesionalen prestakuntza sustatuz.
"2018-2019ko ikasturtetik aurrera, 19 proiektu
sortu dira, edizio honetakoak barne. Aurten amaitu da lehen promozioa, 5 GAL
aurkeztuta, eta ikasleetako bik zuzeneko kontratazioa lortu dute IDEKOn eta
Danobaten, makina-erremintaren fabrikatzailea azken hori", gaineratu du Álvarez-ek.