Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Nerea Aranguren zentro teknologikoko zuzendari nagusiak agerraldia egin du Parlamentuko Goi Ganberako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Batzordean, aditu gisa.
Arangurenek Europa mailako araudi bat garatzearen garrantzia azpimarratu zuen, datuak enpresen artean partekatu ahal izateko.
Adimen artifizialak (AA) industriako fabrikazioaren erronkei erantzuteko funtsezko tresna gisa duen garrantzia, sektorean inplikatutako eragileen arteko lankidetza bultzatzearen garrantzia eta Europa mailako enpresen artean datuak partekatzea ahalbidetuko duen erregulazio bat garatzeko beharra izan ziren IDEKOko zuzendari nagusi Nerea Arangurenek Senatuan, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Batzordean egindako agerraldian jorratutako gaietako batzuk.
Aranguen Espainiako Parlamentuko Goi Ganberako batzordean parte hartzera gonbidatu zuten. Batzorde horrek errealitate teknologiko, disruptibo eta sozial berriei buruzko lege bat egiten dihardu, beste aditu batzuekin batera, hala nola, Daniel Innerarity Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Politikoko katedraduna.
Agerraldian, adituak azaldu zuen AA irtenbide ezin hobea dela automatizazio industrialaren erronka eta eskaera aldakorrei aurre egiteko, eraginkortasuna, kostua, araudia betetzea eta segurtasuna bezalako gaiak kontuan hartuta.
Era berean, Arangurenek konektibitatea eta digitalizazioa bultzatzeko beharra azaldu zuen, industrian AAren garapenak sartzen uzteko. IDEKOko zuzendariak zentro teknologikoen, unibertsitateen eta start-up teknologikoen arteko lankidetza bultzatzearen garrantzia ere azpimarratu zuen, arlo horretako proiektuak garatzeko aukera emango duten sareak sortzeko.
Adituak azpimarratu zuen beste elementuetako bat konfiantzaren bultzada izan zen. Arangurenen iritziz, beharrezkoa da Europar Batasunean datuak estandarizatzeko eta gobernatzeko araudi bat garatzea, enpresen artean informazioa partekatzeko. Gainera, zibersegurtasunaren garrantzia azpimarratu zuen, digitalizazioaren konfiantzari eusten dion funtsezko zutabe gisa.
IDEKOko zuzendariak manufacturingeko AAren aplikazio ohikoenak eta teknologia horrek sektoreari dakarzkion onurak aipatu zituen, eta gomendio batzuk egin zituen industrian AAn oinarritutako automatizazio prozesu bati ekin ahal izateko.
Adituak, halaber, IDEKOk AAra hurbiltzeko egiten duena eta ekoizpen sistema osoa aztertzeko eta ustiatzeko moduko datu bihurtzeko prozesua ere azaldu zituen.
Bere interbentzioan, Arangurenek automatizazioaren agertokia 10 urtera nola ikusten den erakutsi zuen, AA algoritmoen inplementazioan oinarritutako paradigma batetik abiatuta, sistema konektatuekin, big data teknologiekin eta analisi iragarleekin.
Adituak aurkeztutako ereduak komunikazio trebetasun handiagoak dituzten makinak erabiltzea ere aurreikusten du, robotika aurreratuari, data scienceari eta hodeiak ematen dituen aukerei esker, erabat automatizatutako industria batera iritsi arte, negozio sistemei konektatutako fabrikazio prozesuekin eta eskaria detektatzeko funtzio automatizatuekin.
Aranguren eta Innerarity ez ezik, Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle eta Europako Batzordeko Ikerketa Zentro Bateratuko ikertzaile Emilia Gomez Gutierrez eta UCLMko Teknologia eta Informazio Sistemetako katedradun Juan Carlos Lopez agertu ziren batzordean.