ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKO-IK4k Ohiko batzar orokorra ospatu zuen ekainaren 25ean

IDEKO-IK4k Ohiko batzar orokorra ospatu zuen ekainaren 25ean

Ramón Uribe-Echeberria, zuzendari gerenteak, teknologia zentroaren emaitza ekonomikoak eta 2009ko mugarri esanguratsuenak azaldu zituen, baita 2010erako gestio plana ere. Zuzendari gerenteak azpimarratu zuen bezala, 2009 ekitaldia urte garrantzitsua izan da Elgoibarko Zentro Teknologikoaren garapenean. IDEKO-IK4k hazkunde moderatua izan du krisi egoerako testuingurua kontuan hartzen badugu, eta hori zentroaren antolaketa eredu berriarekin errendimendu osoan hastearekin batera izan da. IDEKO IK-4-k diru sarreren %9ko hazkundearekin amaitu du 2009a, 7,7 milioi euro gaindituz. Aktibitatearen hazkunde hori, %9ko negozioaren hazkunde orokorrean irudikatzen da, eta zentroak urte amaieran zituen 108 pertsonen lanari esker lortutakoa izan da.
2009an Zentro Teknologikoak egindako hausnarketa estrategikoaren ondorioz IDEKO-IK4-k gaur egun inplementatuta dagoen antolaketa ereduaren aldaketa gauzatu du, eta horrek zentroak bere gain hartu dituen erronka estrategikoak arrakastaz lortzea bermatuko du: espezializazioaren bikaintasunarekin eta IK4 aliantzaren barruan IDEKOk duen ereduarekin konprometitutako lan-talde kualifikatuaren bidez bezeroari balioa eranstea.
IDEKO-IK4k hazten jarraitu du 2009an 7,5 milio euroko sarrerak lortuz, eta horrek aurreko urtearekiko %7ko hazkundea esan nahi du. Kantitate horretatik 4,3 milioi euro enpresekin kontratupean egindako I+G proiektuei dagozkie eta 2,4 milioi zentroko espezializazioaren arlo desberdinetako ikerketa eta garapenarentzat lagungarriak izan diren instituzio desberdinenbabesarekin garatutako ikerketa proiektuei.
Nazioarteari dagokionez, zentroak 9 proiektu europarretan parte hartu du eta horietako 4tan lider teknologiko gisa aritu gara, eta 2010ean hasiko diren beste 5 proiektu berri onartu dira (horietako 3 zentroak lideratuak). Nazio mailan eta autonomikoan, IDEKO-IK4-k 2009an 2 proiektu CENIT, 2 proiektu "singular estratégica" (ALEXANDRIA proiektuaren onarpena azpimarratzekoa 28 bazkideren parte hartzerekin),

    KATEGORIAK