Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Urria hilabete frenetikoa izaten ari da Europan IK4-IDEKO zentro teknologikoarentzat. Gure ikertzaileek 3 proiektu europar berriren abiaraztean parte hartu dute (COROMA, ZAERO, FORZDM). Fabrikazio aurreratuak Europako herrialde nagusien ekonomian duen garrantzia estrategikoa ikusita, Europako Batzordeak ikerketa bat abiatu du akatsik gabeko fabrikazioaren esparruan, euskarri emanez honako proiektuei: ZAERO (Zero-defect manufacturing of composite parts in the aerospace industry) eta ForZDM (Integrated Zero Defect Manufacturing Solution for High Value Adding Multi-Stage Manufacturing Systems).
Fabrikazio aurreratua teknika berritzaile multzo bat da, EBk bere apustu estrategikoen artean jarria duena industria europarraren lehiakortasuna handitzeko. Aipagarria da, arlo horretan, I+G+b-tik eratorritako teknologiak oso azkar transferitzen direla merkatuko prozesu, produktu eta zerbitzu errealetara. Horien artean nabarmentzen da akatsik gabeko fabrikazioa (ZAERO eta ForZDM proiektuen eremua), makina-erremintaren sektoreak datozen urteetako hazkuntzaren ardatz nagusietako bat bezala jarri duena.
EBren beste apustu estrategiko handi bat, fabrikazio aurreratuaren arloan, Europako manufaktura-industriaren posizio globala indartzea da, gaitasun hobetuak dituzten makina eta robotekin zerikusia duten teknologia berriak txertatzearen bidez. Elkarlanerako robotika kognitiboaren eremu horretan COROMA proiektua jarri dugu martxan. Horrekin, efizientzia bultzatu nahi dugu fabrikazio inguruneetan eta aurrera egin funtzio kognitiboak integratzeko eta gizakiekin interakzioa egiteko gaitasuna duten roboten garapenean. Azken proiektu hori IK4-IDEKOk, gure zentro teknologikoak, gidatzen du eta aurrez aipatu bi proiektuek bezala, 3 urteko iraupena izango du.
MC-SUITEaren urteroko bilerak (fabrikaziorako ICT tresnen belaunaldi berria), Torinora bidaiatzera eraman gaitu, bertan bildu baita egitasmoaren partzuergo guztia. Proiektu horretan lanean ari gara nabarmen murrizteko gaur egun dagoen aldea modelo birtualen, programatutako fabrikazio prozesuen eta lantegietan ematen den prozesu errealaren artean. Proiektu hori erabat lerrokatuta dago 4.0 industriaren kontzeptuarekin. Eta ez ditugu bakarrik proiektu berriak abiarazi, HIPPOCAM proiektuaren “final meeting”-ean ere izan gara. Bertan fabrikazio prozesu berritzaile bat garatu da bibrazioak moteltzen dituzten nano-osagaien arloan. Osagai horiek errefortzu lanak egingo dituzte hainbat sektoretan erabilitako pieza estrukturalentzat, besteak beste sektore aeroespazialean, automozioan eta makina-erremintan.
Ekimen horiek guztiak lerrokatuta daude berrikuntzari bultzada bat eman eta berau ehun industrialera transferitzea helburu duen Etorkizuneko Lantokiak (FoF) elkarlanerako ekimen-publiko pribaturako ekimenaren printzipioekin.
Amaitzeko, IK4-IDEKO presente egon da Bruselan ospatu den cPPP InfoDay-ean. Bertan aurkeztu dira FoF-2017aren hurrengo deialdirako topic-ak eta prestatze fasean dauden proposamenak.