ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Fabrikaziorako sistema adimendunak, konplexutasun handiko pieza metalikoentzat

Fabrikaziorako sistema adimendunak, konplexutasun handiko pieza metalikoentzat

Fabrikazio teknologia berritzaileak garatzen jarraitzeko helburuarekin, IK4-IDEKO zentro teknologikoak Espainiako Gobernuaren “Retos de Colaboración 2015” programaren baitan dagoen ikerketa proiektu batean parte hartuko du sistema aurreratu bat diseinatzeko helburuarekin, balio erantsi handiko pieza metalikoak manufakturatzeko.

Makina-erreminta arloko Soraluce euskal ekoizleak zuzentzen duen LASMEC egitasmoak, geometria konplexuak dituzten pieza metalikoentzat egokiena den produkzio mekanismoa aukeratzea ahalbidetuko duen sistema adimenduna garatzea du helburu, ondorengoak mekanismoak aukeratuz: laser bidezko fabrikazio zuzena (FDL), mekanizazio teknika edo bien arteko konbinazioa.

Garatuko den ekipoa osatuko dute, ekarpen- buru batek, aberastutako CAD/CAM simulazio-software batek eta prototipo bateko kontrol dimentsional batek.

Prototipoaren balidazioa, geometria konplexua duen pieza baten fabrikazio industrialaren baldintza errealak simulatzen dituen ingurunean egingo da, hain zuzen ere prozesu hibrido berria egiaztatzeko helburuarekin proiektuaren hasierako fasean definitutako ingurunean.

Beraz, LASMEC proiektuarekin pieza metalikoen manufaktura prozesua optimizatu nahi da, makina berean teknologia aurreratuak konbinatuta.

IK4-IDEKOren lana, Soralucerekin lankidetzan, osagai metalikoen fabrikazio hibridorako sistema bat diseinatzea eta sortzea izango da, mekanizazio eta ekarpen prozesuak optimoki konbinatuta; bai eta ekarpen-buru bat diseinatzea ere AIMENekin lankidetzan. Azkenik, sistemak egoki funtzionatzen duela balidatuko da CETECek definitutako osagai bat ekoiztuta.

Egitasmo hau garatzeko, diziplina anitzeko partzuergoa sortu da. Soraluce eta IK4-IDEKOren parte hartzeaz gain, CETEC-Grupo Copo, CT Ingenieros, eta AIMEN zentro teknologikoaren parte hartzea ere izango du.

Proiektuak, 1.167.008 euroko finantzazioa jaso duenak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren (MINECO) etaEskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntza izango du “Retos Colaboración 2015” programaren bitartez.

KATEGORIAK