ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Fabrikazioan doitasunaren eta bibrazioen erronkei aurre egiteko soluzio digitalak dira IDEKOren 23CMHrako proposamenak

Fabrikazioan doitasunaren eta bibrazioen erronkei aurre egiteko soluzio digitalak dira IDEKOren 23CMHrako proposamenak
  • Zentro teknologikoak AFMk antolatutatako makina-erremintaren 23. biltzarrean parte hartuko du. Biltzarra urriaren 25etik 27ra izango da, Donostian (Gipuzkoa).
  • IDEKOko adituak bost ponentziatan eta poster-aurkezpen batean azalduko dituzte fabrikazio aurreratuaren arloko berrikuntzak.

Digitalizazio industrialak piezen fabrikazioa eraldatu du, ekoizpen-prozesuetan teknologia digitalak sartu baititu. Berrikuntza horiei esker, makina-erremintako enpresek beren prozesuak eta fabrikatzen dituzten osagaien kalitatea optimiza ditzakete, baita produktibitatea handitu ere.

Testuinguru horretan egingo da makina-erremintaren 23. biltzarra (CMH), fabrikazio aurreratuan eta haren digitalizazioan oinarritua. Aurten ere IDEKO zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, hartuko du parte. Makina-erreminten Fabrikatzaileen Elkarteak (AFM) antolatu duen ekitaldi honetan, eta urriaren 25etik 27ra izango da, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, Donostian.

Mekanizazio prozesuen eta fabrikazio teknologia aurreratuen babespean, zientzialariek, irakasleek, ikertzaileek eta ikasleek beren ezagutzak eta esperientziak partekatu eta azken garapenak erakutsi ahal izango dituzte.

Biltzarraren zilarrezko babeslea izateaz gain, IDEKO, fabrikazio aurreratuko teknologietan erreferentzia den zentro gisa, kongresuko batzorde zientifikoko kidea da, Jokin Muñoa zentroko zuzendari zientifikoak ordezkatuz. Bost txosten eta poster bat aurkeztuko ditu, piezak modu eraginkorrean fabrikatzeko hainbat soluzio erakutsiko dituztenak.

Forjako osagaien ikuskapen automatizatua

Zentro teknologikoak asteazkenean, hilak 25, emango dio hasiera ekitaldiari, “Sistema automático de inspección de componentes de forja con capacidades digitales” hitzaldiarekin. Gaitasun digitalak dituen forja-osagaiak ikuskatzeko sistema automatiko bat aurkeztuko du, Francisco Pavón Ikuskapen Ez-suntsitzaileko ikertzailearen eskutik. Bertan, sistema automatiko bat aurkeztuko du, Adimen Artifizialeko (IA) eta Phased Array ultrasoinuetako teknologiak erabiltzen dituena. Ikuskapen Ez-suntsitzaileko teknika bat da, eta materialetan akatsak antzematen ditu osagai metaliko forjatuak aztertzeko.

Soluzio horren ezaugarri nagusia moldagarritasuna da. Ikuskapen-protokoloak definitzeko aukera ematen duen plataforma digital bat du, eta adimen artifiziala erabiltzen du, piezen mekanizazio-prozesuan bildutako datuak ebaluatzeaz arduratzen dena. Horri esker, sistema erabilera anitzekoa da eta askotariko osagaiak ikuska ditzake.

Izan ere, ikertzaileak dioenez, "plataforma horren ezaugarriak funtsezkoak dira biki digitalak sortzeko, osagai errealen erreplika birtualak baitira eta akatsik gabeko fabrikazioa lortzeko funtsezko tresna gisa kokatzen baitira”.

Tenperaturen azterketa

David Barrenetxea fabrikazio-prozesuetako ikertzaile seniorrak hartuko du lekukoa, eta “Plataforma digital para el control y optimización de procesos de rectificado” txostena aurkeztuko du, hau da, artezketa-prozesuak kontrolatzeko eta optimizatzeko plataforma digitala. Hitzaldian, eredu analitiko aurreratuak, prozesuaren monitorizazioa eta datuen tratamendua konbinatzen dituen tresna bat erakutsiko du, biki digital bat sortzeko, piezaren mekanizazioa birtualki simulatzen duena.

Prozesuaren modelizazio termikoa da irtenbide horren berrikuntzetako bat. Mekanizazio prozesuan tenperaturak nola aldatzen diren aztertu eta ulertzea, gertatu aurretik ustekabeko aldaketak aurreikusteko. “Ezaugarri horri esker, kalteak garaiz prebeni ditzakegu, baita materialen hondakinak murriztu eta energia-kontsumoa murriztu ere”, nabarmendu du ikertzaileak.

Efektu termikoa zehaztasunean

IDEKOren hitzaldiek hilaren 26an jarraituko dute. Beñat Iñigok, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritzako taldeko ikertzaileak, “Akats bolumetrikoaren karakterizazio eta ziurgabetasun analisiaren aurrean dauden aldaketak” aurkeztuko ditu. Euskarazko hitzaldia izango da. Akats bolumetrikoaren karakterizazioari eta tenperatura-aldaketen aurreko ziurgabetasunaren azterketari buruzkoa izango da. Metodo automatizatu eta azkarra erakutsiko du, hiru ardatz ertaineko makina-erremintako akats bolumetrikoak neurtzeko.

Metodologia horrek lan-eremua kalibratzen du, makinaren desbiderapenak saihesteko, eta haren zehaztasuna kontrolatzen du denboran zehar, tenperaturen arabera, aldez aurretik bero-aldaketak ezagutu beharrik gabe.

Robotaren autokalibrazioa

Bestalde, Pablo Puerto ikertzaileak, Tekniker zentro teknologikoko Brahim Ahmed-ekin batera, soluzio bat erakutsiko du: “Autocalibración basada en visión a bordo en robótica: Aprovechamiento de la puesta en servicio virtual metrológica y gemelos digitales”, robotikako ikusmenean oinarritutako autokalibrazioa: Zerbitzu birtual metrologikoaren eta biki digitalen aprobetxamendua azalduz. “Tresna birtual honek dituen ikusmen-sistema dela medio, makina-erreminta martxan jartzeko denbora eta doitasuna hobetzea lortu dugu”, dio adituak.

Bibrazioen eragina piezetan

Hitzaldi programarekin amaitzeko, Dinamika eta Kontrola ikerketa taldeko Mónica Gil ikertzaileak “Influencia de una vibración en el perfil de ondulación de piezas torneadas” aurkeztuko du. Hitzaldian, simulazio-eredu bat aurkeztuko du, zenbait faktorek, sortutako bibrazioek, nola eragiten duten aurresateko, hala nola erremintaren geometriak, prozesuaren parametroek eta erremintak eta piezak gainazalean duten kontaktuan sortutako bibrazioak.

Adituak dioenez, "makinaren bibrazio espezifiko batek uhindura-patroi ugari eragin ditzake pieza torneatuaren azalean, eta horrek eragina izan dezake haren kalitatean eta akaberan".

Beroaren azterketa, artezteko makinetan

Hitzaldiez gain, IDEKOk kongresuan duen parte-hartzea posterren aurkezpenera zabaldu da. Zehazki, Unax Lasa zentroko ikertzaileak, EHUrekin elkarlanean, artezketa makinen egonkortasun termikoaren garrantzia aztertuko duen aurkezpen grafikoa erakutsiko du. Makina horiek zehaztasun handia eskatzen dute eta eragin termikoek eragin diezakete.

Ildo horretatik, Lasak adierazi du “funtsezkoa dela ulertzea nola jokatzen duen tenperaturak makinan, eta nola neur daitekeen bero hori hainbat osagaitan, mekanizazio-estrategia eraginkorra garatzeko aukera emango duen analisi hobea egin ahal izateko”.


    KATEGORIAK