ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

FABRIKAZIO TEKNOLOGIEN HEDADURA

FABRIKAZIO TEKNOLOGIEN HEDADURA

IK4-IDEKO teknologia zentrua, International Machine Tool Fair (JIMTOF) azokaren 27.edizioan egon da eta bertan ikerketak kontrastatu, makina-erreminta eta fabrikazio teknologien sektorean dauden joerak zeintzuk diren ikusi eta aurrerakuntzen berri jaso dugu.

JIMTOF erakusketan gure ikerketa estrategiak kontrastatu ditugu, baita teknologia zentruaren aktibitatea aurrera eramaten duten 8 ikerketa lerroen eduki partikularrak ere. Modu honetan, gaur egungo teknologiak eta teknologia joerak eguneratzeko aukera izan dugu. Bestalde, Japonian merkaturatzen diren produktu eta soluzioak ikusi eta aztertu ere egiteko aukera izan dugu.

JIMTOF azokaren beste ekitaldi, Posterren saioa izan zen, Japoniako 67 laborategi, institutu, unibertsitate eta abarren saioekin osatua, baita atzerriko bat edo beste ere. Saio hau, makina-erreminta eta fabrikazio teknologiekin harremana duten azken ikerketen erakus-lehio egokia izan da, bertan erakutsi da: makinen elementuak, mekanizazio prozesurako teknologiak, kontrolerako, neurketarako eta ebaluaziorako sistemak, erremintak…. Aurkeztutako zenbait teknologia, enpresa japoniarrek industrializatutako lanetan ikusteko aukera egon da.

IMEC Kongresua ere txertatu dute azokan, gaia ondorengoa izan delarik: “Etorkizuna sortzeko berrikuntza- Makina-erremintarentzako teknologia aurreratuak”. IMEC kongresuan, fabrikazio aditibo, makina eta materialen adimena eta Japonia, Europa zein Estatu Batuetan mekanizazio politikek duten joerak azaldu dira. Erakusketa gehienak enpresa japoniar handien zuzendariek egin dituzte.

JIMTOF, Asian makina-erreminta sektore arloan azokarik handiena da eta mundu mailan hirugarrena. Baina dentsitateari dagokionez lehena dela esan daiteke, bisitari kopurua eta azokaren azalera alderatuz gero.  2014ko JIMTOF azokak, 19 herrialdeetako 754 erakusle izan ditu.

    KATEGORIAK