Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Fabrikazio gehigarria, materiala gehitzeko laser teknologiak erabiltzean oinarritzen da eta honek hainbat onura ekartzen dizkie tren, aeronautika, petrokimika eta automobilgintza bezalako sektoreei. Baina prozesuaren garapenaren kostua eta espezializazio handiko langileen menpekotasun handia oztopoak dira, industrian txertatzea mugatu egiten dutelarik.
Zailtasun hauek gainditzeko eta teknologia mota hauek merkatura transferitzea sustatzeko, IK4-IDEKOk parte hartzen duen Cladplus ikerketa-proiektuarekin laser- plakatzearen teknikaren fidagarritasuna handitu nahi da aeronautika eta petrokimika bezalako sektoreetan.
Cladplus izenarekin ezaguna den ekimenak, Espainiako Gobernuaren Retos de Colaboracion programaren baitan dagoena eta 2,8 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duena, Danobat (proiektua zuzentzen du) eta Soraluce makina-erremintako euskal enpresen partaidetza ere badauka, bai eta Sevillako Uniláser eta Galiziako Aimen zentro teknologikoena ere.
2014an abiatu zen eta datorren urtean bukatuko den proiektuaren misioa, laser-plakatzearen fidagarritasuna bermatuko duten kontrol-mekanismoak garatzea izango da. Teknika hau, osagarriak berritzeko, korrosio eta higaduraren aurkako estaldurak sortzeko eta prototipoak egiteko erabiltzen den fabrikazio gehigarri eta piezen konponketarako da.
Gaur egun, laser-plakatzeak zenbait aldaketa txiki izan ditzake, piezen funtzionamendurako kaltegarriak izan daitezkeen mikro-egiturazko akatsak sortuz. Gainera, prozesuaren garapenaren kostua handia da osagai mota bakoitzarentzat modu zehatz batean egin behar delako, bai eta gaitasun handia duten langileen presentzia ere beharrezkoa delako.
Propietate mekaniko handiak dituzten, korrosio kimikoaren aurrean sentibera diren eta tenperatura altuetan kokatzen diren aplikazioetan zentratzen da proiektua, hala nola, sektore aeronautikoko alabeen konponketan, sektore petrokimikoko balbulen estaldura eta ardatzen konponketan edota beirazko injekzio- moldeen konponketan.
Cladplus proiektuaren berrikuntzarik handiena da zailtasunei aurre egiteko beharrezkoak diren teknologiak modu bateratuan jasotzen dituela, bai prozesuaren garapen kostuari aurre egiteko teknologiak, bai eta gaitasun handiko langileen menpekotasunari aurre egiteko teknologiak ere.
IK4-IDEKOren EKARPENA
Partzuergoa osatzen duten ekoizle eta zentro teknologikoek duten esperientzian oinarritzen da Cladplus, bai laser teknologietan daukaten ezagutzan, bai eta fabrikazio industrialeko mekanismoetan duten ezagutzan ere.
IK4-IDEKOko Fabrikazio Prozesuak ikerketa lerroak, analisi geometrikodun mekanismoak diseinatzen eta garatzen ditu zehazki, ikusmen sistema batetik abiatuta, laser-plakatze prozesuen ibilbideak definitzen dituztenak. Laser-plakatzearen pitak garatzeaz ere arduratzen da parte hartzen duten enpresekin lankidetzan.
Gainera, kontrol-sistema itxi baten garapenean eta inplementazioan ere parte hartzen du, bai eta prozesuen monitorizazioaren proba esperimentaletan eta zuzenduko duten arauak definitzea helburua duten seinaleen azterketan ere.
Elgoibarko zentroa, plakatze prozesuaren proba esperimentalak egiteaz arduratzen da gainontzeko agente teknologikoekin batera, bai eta ondorengo entseguen karakterizazioarekin ere.
Prozesuaren monitorizazio eta karakterizazioan, erabilitako parametroekin lortu diren datuak korrelazionatzeaz ere arduratzen da eta osagai errealen gain egindako laser-plakatzeen entsegu esperimentalak gauzatzen ere parte hartzen du.
Bestalde, Danobat aeronautikako turbinen alabeekin harremana duten lanak egiteaz arduratuko da, Soraluce erabilera petrokimikoko balbulen barruko estaldurekin arduratuko da eta Unilaser ardatzen konponketarekin eta beirazko injekzio-moldeen eraberritzearekin arduratuko da