Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Bertaratutakoek, proiekturik berritzaileenetako batzuk ikusi ahal izan dituzte, hala nola, ultradoitasun eta mikromekanizatu arloan eta ikuskatze eta neurketan egindako garapenak.
Bisita osoan zehar bertaratutakoek bat egin dute Makina-erreminta sektorea ekonomia jasangarri batean estrategikoa dela esatean, BPGan daukan garrantziaz gain. I+Gren aldeko apustua denboran mantendu beharrekoa dela ere esan dute.
Euskadiko Partidu Popularrak makina-erreminta sektorera hurbiltzeko daukan helburuaren baitan egin da gaurko bisita. Bisitan, AFMko zuzendari nagusia, Xabier Ortueta, Adegiko ordezkariak eta Danobat Taldeko Rafael Barrenetxea, Iñigo Ucin eta Antxon Lopez Usoz izan dira. Partidu Popularretik aldiz, Borja Sember, Gipuzkoako presidentea, Juan Carlos Cano, Gipuzkoako PPko idazkari nagusia eta Javier Nuñez, Elgoibarko PPko zinegotzia izan dira.