Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
“IDEKOk giro ona eta telelanerako baldintza onak eskaintzen ditu”
Kobid-19 pandemiak eragindako osasun-larrialdiko egoerak laneko errutinak aldatzea ekarri du, eta baita pertsonen osasuna bermatzeko segurtasun-protokoloak aktibatzea ere. Neurri horien artean daude urruneko lan-sistemak eta “home office” delakoa. Irtenbide horiek arrakastaz aplikatzen ari da IDEKO, informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruz duen ezagutza sakonari eta ekoizpen-prozesuen digitalizazioan duen trebeziari esker.
Zentro teknologikoa pertsonekin konprometituta dago, eta ulertzen du gaur egungo testuinguruan inoiz baino garrantzitsuagoa dela komunikatzeko gaitasuna, malgutasuna, talde-lana eta erronkaz betetako ingurune aldakor batera egokitzeko gaitasuna.
IDEKOk errendimendu betean jarraitzen du, eta industria ekoizpeneko prozesuetarako teknologia aurreratuak ikertzeko eta garatzeko funtzioak betetzeaz gain, talentua txertatzen ere jarraitzen du.
Salbuespenezko egoera horretan, erakundeak langileak kontratatzeko eta atzemateko prozesuak artatzen jarraitzen du, soluzio telematikoen bidez, elkarrizketa birtualak eginez eta plataforma digitalen bidez sartzen diren pertsonen prestakuntza eta laguntza-prozesuak areagotuz.
Azken batean, teknologia balioan eraldatu nahi da, iristen diren pertsonak ekipoaren parte senti daitezen eta harrera atsegina izan dezaten.
Quentin Morteveille, ingeniaritza industrialeko ikaslea izan da hautaketa-sistema birtual berri horren bidez IDEKOn sartu den lehen pertsona. Toulouseko bere etxetik, praktika-modalitateko Dinamika eta Kontroleko ikerketa-taldearekin bat egin berri du.
Noiz sartu zinen IDEKOn eta nolakoak izan dira zure lehen konpasak urrunetik lanean?
Aurtengo maiatzaren 4an sartu nintzen Dinamika eta Kontroleko taldean. Toulouseko (Frantzia) nire etxetik lan egiten dut, etengabe nago harremanetan taldeko arduradunekin, Xavier Beudaert eta Oier Franco Dobaranekin, eta Microsoft Teamsen bidez komunikatzen gara. Haiek arduratu ziren zentro teknologikoaren aurkezpena egiteaz, gainerako taldekideekin eta lankidetzan arituko ziren pertsonekin harremanetan jartzeaz, eta barnean lan egiteko erabiltzen ziren komunikazio-prozesuen eta -mekanismoen berri eman zidaten.
Nola ezagutu zenuen Ideko?
Nire unibertsitateak antolatzen duen talentu-forumean ezagutu nuen zentro teknologikoa, École Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA) delakoan, urtero azaroan.
Nolakoa da zure eguneroko lan-ohitura?
Oso ona da. Goizeko 8etatik arratsaldeko 5ak arte lan egiten dut, atsedenaldiekin. Idekok lan egiteko giro ona eta telelanaren aldeko baldintzak eskaintzen ditu. Gainera, ingurune aproposa dut, zarata askorik gabea eta isolatzeko eta kontzentratzeko aukera ematen duena.
Zer abantaila ditu etxetik lan egiteak?
Abantaila nagusia etxetik enpresarako bidea kentzea da. Ez dut autoa hartu behar mugitzeko, ezta denbora inbertitu ere joan-etorri horretan. Gainera, malgutasun handiagoa dago ordutegietan.
Zein proiektutan ari zara lanean?
Nire proiektua Dinamikako eta Kontroleko ikerketa-taldearen jardueraren barruan kokatzen da, eta maiztasun oso baxuetan jarduten duen motor lineal bat duen eragingailu bat garatzean datza. Softwareen funtzionamendua eta aurretik egindako lanak irakurtzen eta ulertzen ari naiz, artearen egoeraren berri izateko.
Quentin IDEKOko familiako beste kide bat da jadanik. Erakunde horrek hautaketa- eta kontratazio-prozesuak garatzen jarraitzen du eta bere webgunean eskaintza aktiboak ditu.
IDEKOrekin harremanetan jartzeko, ohiko komunikazio-bideak erabil ditzakezue
Telefonoa: 943 74 80 00
Emaila: notxoa@danobatgroup.com
Eta, jakina, web orriko talentuaren atala: https://www.ideko.es/eu/ideko-4/gurekin-lan-egin