Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolako ikasleek zentro teknologikoa bisitatu dute formazio teorikoa eta praktikoa jasotzeko.
Jardunaldia zentro teknologikoak unibertsitate esparruarekin eta mundu profesionalarekin harremanak estutzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da.
Unibertsitateko errealitatea eta industria ekoizpeneko inguruaren arteko harremanak estutzeko misioarekin, Ingeniaritza industriala masterreko 60 ikasleko talde bat egon da IDEKO bisitatzen. Nafarroako Tecnum Unibertsitateko Goi Ingeniaritza Eskolakoak dira eta IDEKO ra industria ekoizpeneko azken joerak ezagutzera eta ekoizpen errealeko inguruak funtzionamenduan ezagutzera etorri dira.
Ikasleek ekoizpen aurreratuan espezializatutako zentro teknologikoaren formazio teorikoa eta praktikoa jaso dute zentroko instalazioetan eta ikuspegi digitaletik aplikatutako teknologia eta soluzio puntakoenekin jarri da harremanetan.
IDEKOko adituek ikasle taldearekin teknologikoki aurreratuak diren produkzio sistemen ezagutzak edo doitasun ingeniaritzako azken soluzioak partekatu dituzte makina-erremintari aplikatuta, beste arlo batzuen artean.
Jardunaldiak, ikuspegiak partekatzeko balio izan du, taldearen egonezinak eta zalantzak ezagutzeko eta harremanak estutzeko arlo akademikoa eta errealitate profesionalaren artean, errazagoa egiteko gelatik produkzio plantetarako trantsizioa.
Saioa Danobatgroup IDEKO partner teknologikoa den industria taldea, eta Tecnumen arteko lankidetza akordioan kokatzen da. Hitzarmen horren helburua da unibertsitateetan eta graduondo eskoletan jasotako ezagutza ekoizpen errealeko inguruetara transferentzia egitea.