ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

DYNXPERTS Europar proiektuaren hasera ofiziala

DYNXPERTS Europar proiektuaren hasera ofiziala

Iragan 20 eta 21ean eman zitzaion proiektuari hasera "Kick off" bilerarekin Ideko-IK4ko instalazioetan, proiektuan parte hartzen duten 12 bazkideen partaidetzarekin.IK4-IDEKO, FoF-NMP 2010 lehenengo deialdiko proiektu Europarra koordinatuko duen Espainiako enpresa bakarra Europako Erkidegoaren berreskuratze ekonomikorako planaren barruan finantziazioa lortzeko, nazioarteko lehiakortasun handia gaindituz eta konkretuki Public Private Partnerships "Factories of the Future" (PPP FoF-NMP) proiektuen deialdiaren barruan.
DYNXPERTS " Errendimendu Dinamiko Optimoa duten Fabrikazio Sistementzat Plug-and-Produce osagaiak" proiektuaren helburua inplementazio errazeko gailuak dituzten fabrikazio sistemak sortzea da ("Plug-and-Produce" filosofiarekin bat eginez), hauen propietate eta errendimendua prozesuaren baldintza aldakorretarako egokitzeko gaitasuna izango dutenak.
"Plug-and-Produce" osagai hauek beraien kabuz arituko dira eta adimena izango dute, hautemate aurreratuko sistema eta funtzio ekintzaileak barneratuz eta hainbat aplikazio material adimendunetan oinarrituta egongo dira.
DYNXPERTS proiektuak Europako 5 herrialdetako 12 bazkidek (horietako 5 espainiarrak) osatzen duten partzuergoa du. Partzuergoan orekatua da enpresa, unibertsitae eta zentro teknologikoen parte hartzea, eta 5.1 Milioi €-ko aurrekontua du, 3.5 Milioi €-ko komunitate finantziazioarekin. DYNXPERTS proiektuaren iraupena 3 urtekoa izango da eta ofizialki 2010eko ekainaren 1ean hasi da.

    KATEGORIAK