ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Doitasun ingeniaritzaren etorkizuna Bilbon eztabaidatzen da

Doitasun ingeniaritzaren etorkizuna Bilbon eztabaidatzen da
  • IK4-IDEKO zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango du EUSPEN europar kongresuan, ekainaren 3tik 7ra ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.
  • Elgoibarko erakundeak, batzorde antolatzaileko kide denak, ekitaldian ponentzia tekniko ezberdin batzuekin parte hartuko du.
  • Konferentziak metrologiako azken joerak ezagutzeko balioko du, ultra doitasuneko mekanizatua, prozesu gehigarriak, soluzio robotikoak, sistema automatizatuak eta industria 4.0
Nanoteknologia, metrologia, prozesu gehigarriak, robotika, automatizazioa edo industria 4.0ko azken aurrerapenak dira Bilbon egun hauetan ospatzen ari den kongresuko esparru nagusiak, EUSPEN doitasun ingeniaritzako europar elkartearen nazioarteko kongresuaren hamargarren edizioan.

Konferentzia, ekainaren 3an hasi zen eta 7ra arte izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. IK4-IDEKO fabrikazio aurreratuan espezializatuaren parte hartzea izango du, entitateak antolaketako batzordean parte hartzeaz gain, ponentzia batzuk aurkeztuko ditu fotogrametria eramangarria, kojinete hidrostatikoen karakterizazioa edo makina erremintako kalibrazio metodoak bezalako esparruetan.  

Zehazki, Elgoibarko erakundeko Doitasun Ingeniaritza ikerketa lerroaren arduraduna eta EUSPENeko kidea den Harkaitz Urreta  izango da kongresua osatzen duen saio tekniko bat bideratzeko arduraduna.

Gainera, Alberto Mendikute ikerlariak, lan talde bereko kidea denak, hitzaldi bat eskainiko du fotogrametria eramangarri sistema baten gainean, markagailu optikoak erabiltzen dituena metrologia industrialeko eginkizunak egiteko.  

Adituak sistemaren eraginkortasuna hobetzeko egin duen ikerketa aurkeztuko du, hala nola, kameraren autokalibrazio metodo bat kostu baxuko kamera digitalak doitasun handiko metrologia industrialeko eginkizunetara egokitzea ahalbidetzen duena.

Ibai Berrotaran ikerlariak, bere aldetik, entseguen banku esperimental baten diseinua eta eraikuntza ikerketa bat partekatuko du kojinete lubrifikatuen portaera aztertzeko. Entseguen bankua doitasun handiko ardatz batek osatzen du eta ultradoitasuneko kojineteek gidatzen dute. Soluzio horrek aldaketa azkarrak ahalbidetzen ditu kojinetearen kaiolen forman lubrifikazio hidrostatiko edo hidrodinamiko diseinuetatik hurbilago.  Emaitza esperimentalak erabili dira IK4-IDEKON garatutako lubrifikazio eredu bat balioztatzeko.

Amaitzeko, Gorka Agirrek makina-erremintaren kalibraziorako patroien diseinua optimizatzeko ikerketa bat aurkeztuko du, industriak aurre egin beharreko erronka bat une honetan.

Merkatuak gaur egun soluzio tekniko zabala eskaintzen du, hala nola, interferometroak, kolimadoreak, mailak, kalibrazio dispositiboak edo laser trackerrak.  Agertoki batzuetan soluzio oso anitzak eskaintzen dituztenak dira baina baita desabantailak ere beste batzuetan.

“Arrazoi hori dela eta ezinbestekoa da aplikazioaren aukeraketa egoki bat egitea kontuan hartuta ezberdina dela tamaina handiko 5 ardatzeko fresatzeko makina baten kalibrazio bolumetriko osoa edo 3 ardatzeko maila ertainekoa”, argitu du Agirrek.

Bere hitzaldian, adituak kalibrazio prozesu osoa simulatu dezakeen software baten garapena partekatuko du (makina, tresna, ereduaren estimazioa, etab. ) eta optimizatzeko estrategiak aplikatzea estrategiarik hoberena bilatzeko aplikazio bakoitzarentzako.

Aurrerapen teknologikoaren erritmora

EUSPENen nazioarteko hemeretzigarren kongresuaren edizioak doitasun ingeniaritzako portaerak ezagutzera emango ditu diziplina ezberdinen bitartez, hala nola,  nanoteknologia, ultra doitasunezko mekanizatua, prozesu gehigarriak, doitasun mekatronikoko sistemak eta doitasun kontrol eta ebaketako prozesuak. Gainera, robotika, automatizazioa, doitasun ekoizpenerako 4.0 industria, doitasun diseinua eskala handiko aplikazioetan eta doitasun ingeniaritza aplikazioak zientzia biomedikoetan.

Aurreikusita dago 300 parte-hartzaile baino gehiagok euren lanak aurkeztea saio teknikoak, ikastaroak eta mahai biribilak txandakatuko dituen kongresuaren markoan.

Topaketaren azken egunean gainera Ekoizpen Aeronautiko aurreratuko zentroaren instalazioak (CFAA) eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa bisitatuko dira, baita IDEKO barruan sartzen den tour konbinatu bat ere, DANOBAT makina-erreminta ekoizlea eta EGILE enpresara. Bisita hirukoitz honen helburua ikerketa, makinaren garapena eta azken erabiltzailean bere funtzionamendua ikusteko eskaintza osoa emango duen bisita bat antolatzea da.

IK4-IDEKO zentro teknologikoaz gain, IK4-TEKNIKER eta Zaragozako unibertsitateak ere parte hartu dute kongresu honen antolakuntzan.

Doitasun ingeniaritzaren etorkizuna Bilbon eztabaidatzen da notiziaren dosierra deskargatu

EUSPENen gainean

Doitasun ingeniaritzako europar sozietatea (EUSPEN) enpresak, ikerlariak eta mundu osoko beste erakunde batzuk artikulatu eta konektatzen dituen sare bat da. 1999an Erresuma Batuan kokatua, bere helburua enpresa eta ikerketa zentroen arteko lankidetza sustatzea duen nazioarteko plataforma bat da, doitasunaren esparruan garapen teknologiko ezberdinak sustatzeko.

EUSPEN europar elkarte bat den arren, hitzaldiko parte hartzaileak Hego Ameriketako estatu batzuetatik eta beste herrialde batzuetakoak dira, hala nola, Kanada, Mexiko, Taiwan, Singapur, Australia, Korea eta Japonia.

IK4-IDEKOren gainean

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak ikerketara dedikatutako 30 urteko ibilbidea pilatu du, industria ekoizpenera aplikatutako teknologia berriak garatu eta berritzen.

Mondragon Korporazioko makina erremintaren osagai teknologiko handiari erantzuna emateko sortua denak, gaur egun 100 ikertzaile baino gehiago ditu eta urtean 50 bezero baino gehiagoko zorroa.

I+G+bko bere jarduera soluzio berritzaileak ematera bideratuta dago enpresa ehunaren lehiakortasunean laguntzeko eta 4 ikerketa taldetan antolatzen da:  Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa eta Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza.

    KATEGORIAK