ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Boeing eta Rolls-Royce-en I+G zentro britainiarra Fabrikazio Aurreratuan Euskadik dituen gaitasunak ezagutzera etorri dira

Boeing eta Rolls-Royce-en I+G zentro britainiarra Fabrikazio Aurreratuan Euskadik dituen gaitasunak ezagutzera etorri dira

Sheffieldeko Unibertsitateak sustatzen duen Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroak (ingelesezko siglak: AMRC), Boeing, Rolls-Royce eta goi mailako beste industria bazkide batzuekin batera, Zuzendaritza Batzordeko bilera egin du Elgoibarren.

Aeronautika sektorean Europako erreferentea den zentroak bere Zuzendaritza Batzordearen urteroko bileretako bat Euskadin egitea erabaki du, Fabrikazio Aurreratuan dauden gaitasunak bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, arlo honen aldeko apustu sendoa egin du Eusko Jaurlaritzak, RIS3 espezializazio adimendunaren arloko estrategia markoaren baitan, bere industria nazioarte mailan lehiakorragoa egiteko asmoz.

Horrekin lotuta, AMRC-ren bilera Elgoibarko IK4-IDEKO-ren egoitzan egin da, fabrikazio teknologietan eta industria produkzioan espezialista den zentro teknologikoan, zentro britainiarra duela urte batzuetatik elkarlanean ari baita bertan. Egunean zehar bileran parte hartu dutenek DANOBATGROUPeko instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, IK4-IDEKO zentro teknologikoaren bazkide nagusia dena, eta aldi berean AMRCko bazkide batzuen ohiko hornitzailea ere badena. Bisita batez ere DANOBAT eta SORALUCE kooperatibetara egin dute, makina-erreminta eta fabrikazio arloan euskal enpresa erreferenteak direnak.

AMRCko bilkura honetan parte hartu dutenen artean daude aeronautika sektoreko eta produkzio sistemetako mundu mailako enpresa nagusiak, Fabrikazio Aurreratuak I+G erabakigarria eragiten dietenak lehiakorrak izateko. Horien artean daude Boeing, Airbus, BAE Systems, Diad Group, DMG Mori Seiki, Hexagon Metrology, Messier Bugatti Dowty, Sandvik Coromant, Starragheckert, Technicut, UTC Aerospace Systems edo Wardjet.

Ongi etorri ekitaldian Eusko Jaurlaritzako teknologia eta lehiakortasun saliburuordea, Estibaliz Hernáez Laviña, SPRIko zuzendari nagusia, Alex Arriola, Berrikuntza diputatua, Jon Peli Uriguen eta Elgoibarko alkatea, Alfredo Etxeberria egon dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaria den Leire Bilbao ere izan dugu AMRCkoei laguntzen IK4-IDEKO eta DANOBATGROUPeko instalazioen bisitan.

Euskadirentzat "aukera bikaina"

Ohikoa da AMRCko Zuzendaritza Batzordea urtean behin Erresuma Batutik kanpo egitea, bertako kideek DANOBATGROUP AMRCko bazkide diren enpresekin egiten ari den proiektuen ondorioz. Hegazkinen etorkizuneko osagaien garapenerean I+Gn elkarlana izan dezaketen enpresak ezagutu ditzaten. Kasu honetan, zentro britainiarrak IK4-IDEKOren ekarpena identifikatu du Fabrikazio Aurreratuko I+G arloan esperientzia interesgarri gisa, eta hobeto ezagutu ahal izateko aukera hau aprobetxatu du.

Bisita momentu egokian dator, izan ere Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Zentroak jarri nahi ditu martxan Euskadin eta AMRC erreferentzia bat da Europa mailan.

Ramon Ubie-Echeberria IK4-IDEKOKO Zuzendari Gerentearen hitzetan, AMRC-ren bisita aukera ezin hobea da Euskadik Fabrikazio Aurreratuan dituen gaitasunak erakusteko. "Guretzat erreferentzia diren AMRC-rekin urteetan zehar izan dugun lankidetza estua eta gero, oso positiboa deritzogu gu bisitatzera etorri izana eta gure kudeaketa eredua eta enpresen emaitzetara begira lantzen dugun I+G egiteko eredua erakusteko aukera izatea" adierazi du.

DANOBATGROUP-i buruz

DANOBATGROUPek, makina erreminta fabrikazioa eta produkzio sistemetan Europako lider denak, aplikazio zehatzetarako erabateko soluzioak eskaintzeaz gain, makinak garatu eta hornitzen ditu goi mailako teknologia arloetarako eta ezaugarri tekniko zehatzak eskatzen dituzten bezeroentzako.

DANOBATGROUP MONDRAGON korporazioko makina erreminta dibisioan kokatzen da, 1,222 langile baino gehiagorekin eta 230M€ko fakturazioarekin 2013an. DANOBATGROUPeko enpresek Rolls Royce, General Electric eta Boeing enpresekin lankidetza dute.

DANOBATGROUP hornitzaile liderra da sektore aeroespazialean. Mekanizazioko soluziorik aurreratuenak eskaintzen dizkie aeronabeen motorren konponente kritikoentzat eta lurreratze trenentzat (errotorea, estatorea eta ardatz nagusiak), ekipoen fabrikatzaile originalei (OEM) eta munduko aerolinea nagusiei.

Esperientzia zabala du makinen eta teknologia aurreratuko prozesuen garapenean laguntzeko aeronautika arloko fabrikatzaileekin batera. Gaur egun etorkizuneko pasillo bakarreko hegazkinen motorren fabrikazio bideak garatzeko elkarlanean dihardu.

AMRC-ri buruz

Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroa (AMRC) SheffieldekoUnibertsitateak eta Boeing-ek bultzatu zuten 90. hamarkadaren amaieran aeronautika sektorean materiale berriak sartzeko aurrerapen teknologikoak egiteko. Gaure egun, 70 enpresa baino gehiagorentzat lan egiten dute Fabrikazio Aurreratuarekinlotutako gaiak identifikatu, ikertu eta arazoei konponbidea emanez, nazioarteko industria aeroespazialeko kide handietatik hasi eta sektoreko pyme britainiarretara arte.

Kualifikazio altuko 200 ikerlari dituzte eta South Yorkshire-eko Fabrikazio Aurreratuko Parkeko bi eraikinetan kokatuta daude. Bost lineatan multzakutatuko I+G proiektuetan lan egiten dute: Mekanizazioa, Muntaia, Materiale konposatuak, Egitura eta diseinu probak eta Prototipoak. Europar Batasuneko finantziazioa dute.

IK4-IDEKO-ri buruz

IK4-IDEKO Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatuta dagoen teknologia zentroa da, fabrikazio teknologietan eta industria produkzioan espezialista. 1986an sortu zen Mondragon Korporazioko Makina-erreminta sektoreko enpresei teknologia arloan zituzten erronka handiei erantzuteko. 100 ikerlarik osatzen dute, urtean 50 bezero inguruk erabiltzen dute eta 9 enpresa bazkide ditu, horien artean DANOBATGROUPeko enpresak, Mondragon Korporazioa, Zeiss et a Rofin.

Bere I+G+b aktibitatea enpresei lehiakortasuna hobetua ahal izateko soluzio teknologiko berezituak eskainzera bideratuta dago eta 8 ikerketa lerro ditu: Berrikuntza Estrategikoa, Mekanizazioa eta Produkzio sistemak, Dinamika eta Kontrola, Diseinu Mekanikoa, Software adimenduna, Fabrikazio Prozesuak, Ikuskaritza eta Neurketa, eta Mikroteknologia eta Ultradoitasuna.

    KATEGORIAK