ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Biokonposatuen erabilerari bultzada teknologikoa Europako industrian

Biokonposatuen erabilerari bultzada teknologikoa Europako industrian
  • IDEKOk BioStruct proiektuan parte hartzen du, zuntz naturalekin eta erretxina biologikoekin sendotutako konposatuak fabrikatzeko prozesu berriak garatzeko eta balioztatzeko.
  • Zentro teknologikoak bere "know how"-a aplikatuko du 3D neurketa eta ikusmen teknologia aurreratuetan, “bio” materialez egindako itsasontzi baten kaskoa eta pala eolikoa bezalako egituren ekoizpenaren doitasuna hobetzeko.
  • Europar Batasuneko Horizonte 2020 programak finantzatutako ekimen honen emaitzek konposatu sintetikoekiko menpekotasuna murriztuko dute, ez hain jasangarriak eta gehienak Europatik kanpo ekoitzikoak direnak hain zuzen ere.

Industria-konposatuen garapena indartzeko material biologikoak erabiltzea aukera potentzial ekonomikoagoa eta jasangarriagoa da, karbono-zuntza edo beira bezalako osagai sintetikoen erabilera ordezkatzen delako. Hala ere, biokonposatuak erabiltzeak zailtasun teknikoak ere sortzen ditu egitura-aplikazioetan, hain erregularrak eta sendoak ez diren propietateak dituztelako.

Egoera horren aurrean, IDEKO zentro teknologikoa BioStruct proiektu europarrean parte hartzen hasi da aurten, sektore eoliko edo itsas sektoreetako egitura industrialetan oinarri biologikoa duten konposatuen erabilerarekin lotutako arazo teknikoak konpontzeko.

Ekimenaren helburu nagusia, Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatua, biokonpositeen erabilera bultzatzeko fabrikazio-prozesu berriak garatzea eta balioztatzea da.

IDEKOko lantaldearen kasuan, bere know how-a aplikatuko du 3Dko neurketa-teknologia aurreratuetan eta ikusmen-tekniketan, BioStructen garatuko den drapeatze-fabrikazio prozesuarekin sinkronizatzeko eta haren doitasuna hobetzeko.

"Konposatu naturalek aldakortasun handiagoa dute dimentsioei, pisuari eta itxurari dagokienez. Beraz, doitasuna funtsezkoa da zuntz naturalez egindako oihalak manipulatzeko garaian, bereziki pieza konposatuak ebakitzean eta drapatzean. Proiektu honek sakonago ulertuko ditu material biologikoen propietate mekanikoak, egiturazko osagaiak zehaztasunez diseinatzeko eta horrelako aplikazioetan erabili ahal izateko", azaldu du Ibai Leizea ikerlariak.

Proiektuak planteatzen duen soluzioa bi erabilera-kasuren bidez baliozkotuko da: 6 metroko luzera duen itsasontzi elektriko baterako kaskoa fabrikatuz eta instalazio eolikoetarako errotore-palak ekoitziz. Bi kasuetan, zuntz naturalak eta erretxina biologikoak erabiliko dira eraikuntza-material gisa, industria berde eta jasangarriago baterako bidea erraztuz.

Tokiko autonomia indartzea

BioStruct-en ondorioak ingurumen-jasangarritasunetik haratago doaz. Egitura-osagaietan biokonposatuen erabilera hobetzen denez, ekimenaren beste helburuetako bat karbono eta beira-zuntzezko konposatu konbentzionalekiko menpekotasuna murriztea da, proportzio handi batean Europatik kanpo sortzen baitira konposatu horiek.

"Karbono zuntz guztien %80 inguru Europatik kanpo ekoizten da, eta gainerako % 20aren erdia, gutxi gorabehera, atzerriko lizentziekin fabrikatzen da. Horrek benetako erronkak ditu Europako industriaren autonomia estrategikorako", nabarmendu du IDEKOko adituak.

Zuntz naturalak dituzten biokonposatuek menpekotasun hori murrizteko konponbide bikaina eskeintzen dute. “Baliabide natural horiek aprobetxatzean, inportatutako materialen menpekotasuna nabarmen murriztuko da, eta konposatuen Europako industriaren autonomia indartuko da”, gehitu du Leizeak.

Proiektu honen arabera, biokonposatuek 100 milioi euro inguruko merkatu-potentziala izango dute 2030erako, eta, horren ondorioz, nabarmen murriztuko lirateke konposatuen ekoizpenean sortutako berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa (urtean 2,5 eta 4,3 milioi tona CO2 inguru).

BioStruct 2026an amaituko da, eta Europako partzuergo bat du, Profactor (Austria) ikerketa aplikatuko enpresa buru duena. Partzuergo horren barruan daude Abele Ingenieure (Alemania), Amura (España), Bladeworks (Italia), CIDETEC (España), ENGINSOFT (Italia), IDEKO (España), LUMOSCRIBE (Chipre), NOMA Resins (Polonia) eta Techtera (Francia) agente teknologikoak ere.

    KATEGORIAK