Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
ÁCOROMA proiektu europarraren barruan garatutako robot industrial adimendunaren kontzeptu berriak pieza metalikoak eta material konposatuak ekoizteko prozesu anitzak exekutatzea ahalbidetzen du.
IDEKO zentro teknologikoak hiru urtetan koordinatu du iniziatiba hori, 7 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izan du eta 16 enpresek, zentro teknologikok eta unibertsitatek parte hartu dute.
Europar Batzordearen aurrean egin zen azken berrikuspena emaitza praktikoak eta frogatzaileak aurkeztuta.
Produktibitate, malgutasun eta automatizazio maila altuagoak, kostuak eta programazio denborak murriztea eta eraginkortasuna handitzea dira COROMA proiektu europarrak lortutako emaitza batzuk. Iniziatibaren ideia IDEKO zentro teknologikoak izan zuen eta koordinatu ere IDEKOk egin du. Proiektuak pieza metaliko eta konpositeenak ekoizteko industria robot adimendunarekin lan egitea ahalbidetu du.
Iniziatiba horretan 16 bazkide europarrek parte hartu dute eta hiru urtean lan egin ostean amaitu zen, 2019ko amaieran Bruselan proiektuaren bazkideak elkartu zituen bilera batekin.
Topaketan COROMA sistemaren funtzionaltasunak balioztatu ziren sektore ezberdinetarako:
aeronautikoa, itsasokoa eta energetikoa.
“Iniziatiba horren helburua industria robot adimendun berri bat diseinatzea izan da, modularra eta malgua, pieza metalikoak eta material konposatuak ekoizteko prozesu anitzak exekutatzeko ahalmena duena sektore ezberdinetan. Emaitzek aurrerapen nabarmena lortu dute fabrikazio aurreratuaren mailan eta egindako probak arrakastatsuak izan dira”, ziurtatu du Javier Hernandezek, COROMAko arduraduna IDEKOn.
IDEKOren rola
IDEKOk proiektu horretan betetako paperak industria aplikazio berrien
ikerketa eta garapenean duen lidergoa indartu egin du. Bazkide rola izateak ikerketa jardueraren
barruan robotika bultzatzeko aukera eman dio, garapen ezberdinak eginez hainbat
gaitan.
Alde batetik, IDEKOk sektore aeronautikoaren metalezko pieza konplexuen
gainazaleko akabera robotizatu egin du, horrela gainazaleko eskakizunak
betetzea bermatuz. Gainazal mota horren lixatzea orain arte eskuz egin den lan
aspergarria da, beraz automatizatzea industriarako oso interesgarria da.
Fabrikazio eremuko zentro teknologiko bezala, IDEKOk roboten ahalmenak aztertu ditu aluminiozko piezak mekanizatzeko, mekanizatze robotikoaren prestazioen hobekuntza teknikak garatzeko helburuarekin. Horrela, proiektuaren markoan, bibrazioak kentzeko teknikak aztertu dira, mekanizatzeko roboten akats handienetako bat.
Gainera, iniziatibaren barruan, IDEKOk robot ideia berritzaile bat garatu du pieza bateko pareten mekanizatzean laguntza bezala. Pieza mota horren mekanizatzean zehar, pareta finaren joera bibratzea da bere zurruntasun baxua dela eta. Robota laguntza mugikor bezala erabiliz kontrolatutako indar bat egiten da piezaren gainean haren zurruntasuna handituz eta bibrazioak eta deformazioak gutxituz.
Azkenik, IDEKOk ez apurtzeko ikuskatzearen teknologia aplikatu du ultrasoinuen bitartez esparru ezberdinetako pieza metalikoak ikuskatzeko. Alde batetik, piezaren lodiera egiaztatuz lixatze robotikoaren aplikazio batean dimentsio tolerantzien egiaztatzea automatizatzeko. Betalde, balio erantsi altuko pieza metalikoen zero akatsen egiaztatzea robotizatu da neurketaren fidagarritasuna handitzeko.
CORO-Moduluak hiru sektore estrategikotarako
COROMA proiektuaren lorpen handi bat bere ikuspegi modularra da, CORO-Moduluak izenekoak, horrek industria sektore eta fabrikazio fase ezberdinetara egokitzea ahalbidetzen die. Modulu bakoitzak funtzionalitate espezifiko bat ebazten du, era horretan, modulu ezberdinen konbinazioak industria arazo bat erantzuten du. COROMA proiektuaren kontzeptua frogatzeko helburuarekin mekanizatze esparruko hainbat arazo bideratu dira hiru industria sektoretan: aeronautikoa, itsasokoa eta energetikoa.
Premisa horretatik abiatuta, hurrengo moduluen garapena identifikatu da: CORO-PROG, robotaren ibilbideak berprogramatzea eszenatoki erreal baterako; CORO-SENSE, 3D bisio sistema bat eszenatoki erreala aztertzeko; CORO-HAND, robotari abilezia emateko esku bat; CORO-SAFE, langilearen segurtasuna bermatzen du hesirik gabeko inguru batean; CORO-MOVE, robotaren nabigazio autonomoa ahalbidetzen du eszenatoki errealean; CORO-COOP, makinen arteko elkarrekintza kudeatzen du; eta azkenik, CORO-OPTIM, tresnen bilduma bat industria prozesu ezberdinak optimizatzeko.
COROMA proiektuaren
proposamena osatzen duten moduluak garatzea lortu da Europako 7 herrialdetako
16 bazkideko kontsortzio baten lankidetzari esker; IDEKOrekin batera Soraluce,
Stäubli, Equipos Nucleares, Aciturri, Beneteau, Convergent Information
Technologies, BA Systemes, Shadow Robot Company, Europe Technologies, DIN Estandarizaziorako
Institutu Alemaniarra, IT+Robotics, Nanteseko unibertsitatea, Sheffieldgo
Unibertsitatea, Estokolmoko teknologiaren Institutu Erreala eta DFKI Adimen
Artifizialeko zentro alemaniarra.