ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Aurten, gainera, zentroak bere 25. urteurrena ospatuko du sektorerako oso interesgarriak diren ekintzak antolatuta

Aurten, gainera, zentroak bere 25. urteurrena ospatuko du sektorerako oso interesgarriak diren ekintzak antolatuta

2010. urtea oso garrantzitsua izan da Elgoibarko Ideko-IK4 Zentro Teknologikoaren garapenerako. Izan ere, hazten jarraitu du, eta horrek, une honetan dugun krisi egoera kontuan hartuta, balio are handiagoa ematen dio. Jardueraren hazkunde hori negozioaren guztirako zifrak izan duen %4,3ko igoeran islatu da, diru sarrerak guztira 8 milioi eurokoak izanik. Zenbateko horretatik, 5,2 milioi enpresekin izenpetutako kontratuen bidez garatutako I+G alorreko proiektuetatik etorritakoak izan dira, eta 2,8 milioi, berriz, hainbat erakunderen laguntzarekin egin ziren ikerketa proiektuetatik etorritakoak. Inbertsio handia ere egin da ekipamenduetan, 1.000.000 € baino gehiagoko inbertsioa alegia, Estatuko Aurrekontu Orokorretatik emandako diru laguntza baten bidez finantzatuta. Inbertsio hori 3 jarduera eremutarako izan da: Ekipamendu Aurreratua Eskakizun Handiko Dinamikarako, Ekipamendu Aurreratua Neurketa eta Saiakuntza ez Suntsitzaileetarako, eta Ekipamenduak Fabrikazio Prozesu Alternatiboetarako.Emaitza horiek posible izan dira Ideko-IK4ko plantilla osatzen duten 101 langileen lanari esker eta lan horren kalitateari esker. Zentro Teknologikoak 17 doktore ditu plantillan eta 10 lagun doktore izateko bidean, eta 9 lan argitaratu ditu 2010ean SCIko aldizkarietan. Aurten, gainera, PCT patente bat zabaltzea lortu du. Ideko-IK4 industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietan aditua den zentro teknologiko bat da, eta bere misioa da laguntza ematea enpresa berritzaile eta lehiakorrez osatutako inguru bat modu iraunkorrean gara dadin. Ikerketaren eremuan garatutako lana osatzeko, lana horren emaitzak ehun sozioenpresarialera transferitzeko lan handia egin da, industriek eskatutako proiektuak garatuta, finantzaketa publikoarekin zein gabe. Gaur egun, Ideko-IK4k I+G alorreko lankidetza hitzarmenak izenpetuta ditu Makina Erremintaren eta Mekanizazioaren eremuetan erreferentzia diren 3 enpresarekin, eta Trenen sektoreko Fabrikazio Teknologietara bideratuta dauden enpresekin laugarren bat izenpetzeko azken lanetan dabil. Nazioartean, Zentroak aktiboak diren 9 proiektu europar garatu ditu, horietako 3tan lider izanik, eta 4 proiektu berri onartu ditu (horietako 2 zentroak gidatuko ditu). Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, Ideko-IK4k 2 proiektu estrategiko berezitan parte hartu du 2010ean (azpimarratzekoa da ALEXANDRIA proiektuaren onarpena, Ideko-IK4k koordinatuta, eta 28 bazkide inplikatu dituena). I+G alorreko Plan Nazionaleko proiektu 1ean, ETORTEK programako 5 proiektutan eta ETORGAI programako 6 proiektutan ere parte hartu du (4 proiektu berri 2010ean onartuak).Lorpen horiek guztiak posible izan dira enpresak hasiera-hasieratik bere ideia gakoaren alde hartu dituen konpromisoei esker. IKERTZEA BERRITZEKO. Honen oinarria dira emaitzetara bideratuta egotea, profesionaltasunez aritzea, taldean irudimenaz eta ausardiaz arituta ideiak sortzea eta arriskuak era kontrolatuan bere gain hartzea.Aurten emaitza garrantzitsuak hezurmamitu dira ikerketaren alorrean, eta horiek etorkizunera begira egindako apostua indartzen dute: emaitza arrakastatsuak lortzea eragin handiko proiektuetan, mikro-mekanizaziorako makina osoen prototipo bi abian jarrita, gure ikertzaileek erreferentziazko zientzia foroetan, esaterako CIRP eta EUSPEN foroetan modu nabarmenean parte hartuta, edo Espainiako eta Europako programetan proiektu handinahiak onartuta. Alde batera utzi gabe gure ikerketen emaitzak industria ehunera zabaltzeko lanetan izan ditugun lorpen handiak.Bukatzeko, bikaintasun zientifikoa bilatzea eta Ideko-IK4 industriako fabrikazio eta produkziorako teknologien alorrean nazioarteko erreferente jartzea IK4ren barruan dira etorkizunerako estrategian narmentzen diren erronka.Horrela ekitaldi bikaina itxi eta ekimenez beteriko urteari hasiera ematen diogu. Ekimen horietako batzuk jada ekintza zehatzetan islatuta daude, esaterako Zentroaren 25. urteurrenaren ospakizuna.

    KATEGORIAK