Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Zentro teknologikoak mantentze lanak optimizatzeko eta produktibitatea hobetzeko tresna digital berriekin lotutako hainbat tailer eskainiko ditu, 1 Pabiloiko C-14, B-15 standean.
Erakundeak erakutsiko du nola laguntzen dieten robotei fotogrametrian oinarritutako 3D ikuspen sistemek mekanizazio lanak doitasun handiagoz egiten.
IDEKOk beira zuntzez indartutako poliesterrez egindako eta UV izpiez ondutako piezak fabrikatzeko prozesua erakutsiko du.
Makina-erremintaren Bienala Barakaldoko BECen egingo da, ekainaren 13tik 17ra bitartean.
Prozesu industrialak beste iraultza batean murgilduta daude, non eraginkortasuna eta produktibitatea bilatzea baita zeregin nagusia. 4.0 Industria deiturikoaren bereizgarri den automatizazioa espazioa eta protagonismoa partekatzen hasi da etapa berri batekin. Etapa berri horretan, adimen artifiziala gizakiak eta makinak batzen dituen elementua da, robotika gero eta zehatzagoa da, eta teknologiak material sendoagoen, malguagoen, iraunkorragoen eta moldakorragoen alde egiten du.
Ekoizpen agertoki berri hori sendotzeko, beharrezkoa da ekosistema industrialeko protagonista guztiak lankidetza estuan aritzea, ekoizpen ehuna aberasteko eta, oro har, gizarteari ezagutza transferitzea errazteko gai izango diren soluzio berritzaileak diseinatu ahal izateko.
Agertoki horretan, IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research & Technology Allianceko (BRTA) kidea, Makina-erremintaren Bienalaren 31. ediziora (31BIEMH) joango da, eta paradigma aldaketa horretan protagonista izatera deituta dauden gaietako batzuetan, hala nola manufacturingean aplikatutako adimen artifizialean edo doitasunean, berritzaile diren soluzioak eramango ditu hara. Izan ere, horiek dira erakundeak berriki onartu duen ikerketa planaren ardatz traktore nagusietako bi.
Ikerketa zentroak BECeko 1 pabiloiko C-14, B-15 standean egongo da, eta manufacturingari aplikatutako adimen artifizialean dituen gaitasunak erakutsiko ditu tailer batzuen bidez, dela aurrez aurre, dela streaming bidez; doitasunean eta robotikan egin dituen aurrerapenak erakutsiko ditu; aeronautika eta trenbide sektorerako egin dituen material konposatuen piezak erakutsiko ditu, eta makina-erremintaren sektorean bibrazioak ezabatzeko dituen irtenbideak erakutsiko ditu.
Adimen artifizialeko pilulak industria enpresentzat
Bost hitzaldi hauen bitartez, Iñigo Bediagak, IDEKOko IKTetako eta Automatizazioko arduradunak, manufacturing-ean adimen artifizialeko teknologiak ezartzeak dakartzan onurak erakutsiko ditu. Izan ere, teknologia horrek ahalbidetzen du makinen datuak informazio baliagarri bihurtzea eta industria enpresen ekoizpen prozesuak optimizatzea.
Robotika eta doitasuna
Geometria konplexuko pieza baten akabera egiteko lana automatizatzeko soluzio robotiko bat aurkeztuko dugu. Zelula robotikoak ikuskapenerako eta 3D ikuspenerako sistema bat dauka, zeinarekin robotek objektuen neurriak, dimentsioak eta kokapen espaziala neurtu ditzaketen.
Konpositeak
Beira zuntzez indartutako poliesterrez egindako eta UV izpiez ondutako 2 piezaren fabrikazio prozesuaren etapak erakutsiko ditugu. Material konposatuz fabrikatutako bi pieza dira, oso erresistente eta arinak, eta, horregatik, egokiak dira eskakizun zorrotzeko sektoreentzat, hala nola sektore aeronautikorako eta tren sektorerako, hurrenez hurren.
Bibrazioak diagnostikatzea eta ezabatzea
Mekanizazioko makina eta prozesuetan gertatu ohi diren bibrazioak diagnostikatzeko eta ezabatzeko IDEKOk eskaintzen dituen soluzioek makinen portaera zehaztea ahalbidetzen duten saiakuntzak ere egiten dituzte, egiaztapen eta prest jartzeko faseak egiteko.
Adimen lehiakorra
Adimen lehiakorreko eta zaintza teknologikoko
sistemak dira enpresen erabaki estrategikoetan eragina duen informazio guztia
bildu eta behatzen uzten duten plataformak. BIEMH azokan, INNGUMA plataformari
buruzko tailer bat egingo da. Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko
software bat da, IDEKOk garatua, eta enpresentzat interesgarriak diren eremu
buruzko zaintza automatizatu dezake, web orrialdeetan, sare sozialetan,
bideoetan eta patenteetan dagoen informazioa eta prezioak ere bilduz. Enpresako
CEO Eneko Arzak emango du hitzaldia.