Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IDEKOk Alemaniako Ekoizpen Ingeniaritzako Modelizazioari buruzko 19. Konferentzian (CMMO) hartzen du parte asten honetan, Produkzio Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiak antolatuta (CIRP).
Ekitaldian, Ainhoa Robles eta Iker Urresti ikertzaileek fresaketa eta torneaketa prozesuak optimizatzeko IDEKOn garatutako bi soluzio aurkeztuko dituzte.
IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea, Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiak (CIRP) antolatutzen duen Mekanizazio Eragiketen Modelizazioari buruzko 19. Konferentzian (CMMO) izango da Karlsruhe-n (Alemania), maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean.
Ekitaldi horretan, mundu akademikoko eta industriako nazioarteko adituak bilduko dira, mekanizazio industrialeko eragiketen modelizazioaren sektoreko azken aurrerapenak bateratzeko eta sakon aztertzeko.
Prozesu industrialetarako I+Garen arloan erreferente teknologiko gisa, IDEKOren partehartzea garrantzitsua izango da konferentzia honetan. Hain zuzen ere, Fabrikazio Prozesuak ikerketa taldeko bi ikertzailek, Ainhoa Roblesek eta Iker Urrestik, torneaketa eta fresaketa eragiketen mekanizazio-prozesuak hobetzeko bi soluzio aurkeztuko dituzte.
Produktibitatea handiagoatzen
CMMOren lehen jardunaldian Ainhoa Robles ikerlariak hartuko du parte, eta, hitzaldian, “Deflection error modeling during thin-wall machining" izeneko lana azalduko du. Hitzaldi horretan, fresaketa-prozesu batean zehar horma meheen indarrak eta deformazioa iragartzeko garatutako ereduaren gaitasunak erakutsiko ditu.
Izan ere, zurruntasun txikiko osagai horien hormaren lodiera txikia dela eta, ikerketaren ikuspegitik mekanizazio-prozesuko ebaketa-indarrak minimizatu behar dira. Hori guztia osagaietan deformaziorik gerta ez dadin eta osagaiaren gainazalaren doitasuna eta kalitatea galtzea eragin ez dezan; horrek, era berean, material-erauzketaren tasa txikiak eta produktibitate txikiagoa eragiten baititu.
“Horma meheetako osagaien deformazio-arazoak saihesteko, fresatzean sortzen diren indarrak eta deformazioak iragartzeko sistema bat garatzea izan da lan honen helburua. Horrela, ondoren deformazio hori konpentsatzen duen teknika bat garatu ahal izan dugu, mekanizazio-prozesuaren ebaketa-baldintzak aldatu gabe, eta, hala, produktibitatea mantenduz”, azaldu du ikertzaileak.
Bigarren hitzaldia ekainaren 2an izango da, “Surface Integrity Modelling for Cryogenic-assisted Hard Turning: A hybrid approach”, Iker Urresti ikertzailearen eskutik. Azalera gogorreko piezetan hozte kriogenikoaren bidez lagundutako torneaketa-eragiketetan sortzen diren arazoak aztertuko ditu Urrestik.
Garatutako metodo hau mekanizazioko prozesu iraunkor gisa irudikatzen da, erremintaren urradura eta higadura kimikoa murrizten laguntzen baitu eta haren bizitza erabilgarria luzatzen baitu. Hala ere, prozesuan piezaren gainazalean akatsak ager daitezke, hala nola geruza zuriak, baita pieza apurtzen duten hondar-tentsioak ere. Erronka, materialaren gainazalaren egoera kontrolatzeko gaitasuna izatea da.
Arazo horri aurre egiteko, ikertzaileak, IDEKOn garatutako gainazalaren osotasunerako sistema hibrido bat aurkeztuko du, torneaketan eta erremintaren higaduran dauden baldintza termikoak 3D-an simulatzeko balio diguna. “Prozesuaren datuak biltzeari esker, aztertzen ari garen materialaren gainazalaren gogortasuna aurreikusi dezakegu, baita jasan ditzakeen aldaketak ere, eta, beraz, erremintaren higadurak eta hozte kriogenikoak piezaren kalitateari eta egoerari nola eragiten dieten aztertu”, zehaztu du Urrestik.
Fabrikazio aurreratuko erreferenteak
IDEKO Produkzio Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiako (CIRP) kide da 2003az geroztik, fabrikazio aurreratuan aplikatutako ikerketan aitzindari den nazioarteko erakundea. Nazioarteko ordezkariek osatzen dute, eta produkzio-ingeniaritzako ikerketa, berrikuntzak eta ezagutza-trukea sustatzen dituzte.