Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.
Berrikuntza Estrategikoaren lerroak estrategiaren eta berrikuntzaren eremu guztiak eraginkorragoak egiten uzten duen metodo eta tresna sorta bat diseinatu eta balioesten du. Ikerketa lerroa osatzen duten pertsonen ikerketa lana, esperientzia eta goi mailako prestakuntzari esker garatu dira Metodo eta tresna horiek i. Metodologia horien helburua da pertsonen eta lankideen parte hartzea bultzatzea industria ingurune batean, prozesua irekiagoa eta parte hartzaileagoa eginez, estrategiaren kudeaketa eraginkorrera eta erakundeetako berrikuntza areagotzera bideratuta.
HELBURUA
Identifikatutako berrikuntza-aukerak probestuko dituzten negozio ereduen atari-diseinuak egin ahal izango dira metodo honi esker.
EZAUGARRIAK
Metodoaren erabiltzaile aurretatuek gidatutako prozesua da, eta zuzenduta dago negozio linea berriak bilatzeko beharretik abiatzen diren enpresei, beti ere beraien barne-gaitasunetan oinarrituta. Business Management arloko “Estado del Arte”ren kontzeptu nagusietan oinarrituta dago, (Aukerak idenfitikatzea, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Marketina).
Negozio-eredu berritzaileak identifikatu eta ebaluatzea, prozesuari une oro euskarria emango dieten barne eta kanpo adituen kontrasteak lagunduta
HELBURUA
Metodo honen helburu nagusia da, batetik, era sistematikoan ebaluatzea teknologia aurre-lehiakorren multzo bat eta, bestetik, merkatuan berrikuntzarako aukerak probestuko dituzten Negozio Ereduen aurre-diseinuak egitea, ondoren enpresei mozkin ekonomikoak ekartzeko. Metodo hau proiektu europear/nazionaletan ere aplikatu daiteke, zeinetan teknologien garapena egin behar den kontutan hartuz etorkizunean izango duen ustiagarritasuna egungo merkatu eta sektoreetan.
EZAUGARRIAK
EXPLOITT metodoak erantzuna eman nahi die enpresen berrikuntza-planetan garatutako aurre-teknologia karteraren ustiapen-bideragarritasuna ebaluatzeko beharrari. Etorkizunean hartu beharreko erabakien aurrean, ikerketarako oinarri sendo bat bermatzen du (Adib. Negozio planak). Abiatzen da teknologia propio berrien ustiapena eta desberdintze teknologikoaren bilaketatik. Metodo modular bat da, barne eta kanpo gaitasunetan oinarritzen dena eta Adimen Lehiakorreko (AL) edo Adimen Teknologikoko (AT) oinarrizko babes bat duena.
HELBURUA
Enpresei eredu bat eskaintzea Zentro Teknologikoekin duten elkarlana garatzeko, aukera emango diena elkarlan-harreman horiek arrakastaz betetzeko. Bezero-enpresaren lehiakortasuna hobetzea du helburu bere desberdintze teknologikoa handituz. Horretarako, misio bikoitza betetzen du: batetik, lerrokatu egiten ditu IDEKOren ikerketa-lerroetako helburuak bezeroaren beharrekin, eta bestetik, I+Gko proiektuen emaitza diren teknologien transferentzia indartzen du, merkatu-baliora eraldatuz.
EZAUGARRIAK
COMODE metodoa enpresa askotan funtsezkoa den erronka bati erantzuteko jaio da: Ikerketa-erakundeekin elkarlanean aritzeko duten beharra Berrikuntza-Teknologikoko estrategiak garatzeko. Elkarlanerako eredu malgu bat da, edozein motako bezeroei egokitzen zaiena: zerbitzu teknologikoak une jakin batean ematetik I+G alorreko urte askotako planak ezartzeraino, baita bezeroari I+G alorreko proiektuak gauzatzen eta, bide batez, produktu, prozesu edo zerbitzua garatzeko duen estrategia aurrera eramaten laguntzea ere.
HELBURUA
Metodo honen helburua da Adimen Lehiakorreko sistema bat «ad-hoc» diseinatu, garatu eta ezartzea mota desberdineko erakundeetan, babesa emanaz erabaki estrategiko, taktiko eta operatiboak hartzeko prozesuei.
EZAUGARRIAK
COMPETE metodoa ibilbide-orri gidatu eta erraza da, erantzuna eman nahi diona erakundeetan datuak inteligentzia bilakatzeko sistema bat edukitzeko beharrari, horrekin erabakiak hartzeko prozesuak lagunduz. COMPETE® oso metodologia erabilgarria da azkartasun erlatibo batekin IL unitateak definitu eta ezartzen dituzten enpresentzako. Metodo honen arrakastaren zati handi bat egindako ezarpen kopuruari dagokio, eta baita INTELSUITE izena duen Adimen Lehiakorreko tresna profesional baten euskarriari ere. INNGUMAk automatizatu egiten ditu antolakuntza-inguruneko informazio estrategikoaren atzitze prozesuak, analisia, biltegiratzea eta banaketa.