ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Fresaketa egonkortasunaren hobekuntza aurreikuspen eta ezabatze teknika berrien bidez

Fresaketa egonkortasunaren hobekuntza aurreikuspen eta ezabatze teknika berrien bidez

Chatter-a egun fresaketa prozesuek duten arazo nagusienetakoa da. Berau aurreikusi eta ekiditeko eredu teorikoak daude, egonkortasun-lobuluen kalkuluaren bidez. Dena dela, fresaketaren egonkortasun-ereduekin egindako aurreikuspenak ez dira sendoak, eta kasu batzuetan aurreikuspenaren eta errealitatearen arteko desbideratzeak garrantzitsuak izaten dira.

Desbideratze horien kausak askotarikoak izan daitezke, eta hainbat efekturen baturaren ondorioz gertatzen dira. Aurrez egin diren azterketak ikusita, errore nagusiak aurkitzen dira periodo bikoitzeko lobuluak (flip lobuluak) kontuan ez hartzean eta sistemaren parametro dinamikoen determinazio esperimentalean, ohiko metodo esperimentalak erabiliz, egiten diren erroreetan. Tesi honek aurreikuspenean ematen diren bi arazo nagusi horiei heltzen die, periodo bikoitzeko chatter-ari buruzko ezagutza berriak plazaratuz eta metodologia berri bat garatuz sistemaren erantzun dinamikoaren kalkulu zehatzagoa lortzeko.

Aitzitik, fresaketa prozesu egonkor bati bide ematen dioten baldintzen inguruko aurreikuspen zehatz batek ez du bermatzen makinaren aprobetxamendu optimoa produktibitatea maximizatzeko, egungo produkzio inguruneak eskatzen duen eran. Horregatik, hiru teknika berritzaile proposatzen dira prozesua egonkortzeko, diseinatu den mekanizazio prozesua chatter-aren eragin arriskutsuaren mende dagoenean.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000