ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

FIP3. Framework for Quality Improvement and Organization Process

FIP3. Framework for Quality Improvement and Organization Process

Erakundeek hainbat programa eta ikuspegiren bidez jorratu izan dute hobekuntza. Erakundeen lehiakortasuna areagotzea izan da programa horien xedea. Lehiakortasuna handitzean oinarritu da lana, kalitatea eta prozesuak hobetuz.

Erakundeek programak behar dituzte beren kalitatea hobetzeko. Hala ere, ez dago programa horiek hautatzen laguntzen dien eta hobekuntza kudeatzeko orduan aintzat hartu behar dituzten elementuak oro har zehazten duen erreferentziazko esparrurik.

Bestalde, hainbat faktorek eragiten dute programak txertatzeko eta uzteko orduan. Fenomeno horrek ez alboratzeko moduko garrantzia dauka, eta ikertzaileek "enpresa kudeaketako modak" izena jarri diote. Batzuetan, programaren ahalmenaren inguruan sortzen diren igurikimenak ez dira oso altuak izaten, eta frustrazio egoera sorrarazten du horrek, iragarpenak beteta ikusten ez dituztenean. Gainera, kudeaketa sistema orokor gisa hedatzen dira programa berriak, baina, egiazki, eraginkorragoak dira hobekuntzaren arlo jakin batzuetan. Programa behar bezala ezartzen denean, ordea, erakundeko emaitzek gora egiten dute.

Lan honek modu teoriko eta praktikoan aztertzen du hobekuntza. Alde batetik, kalitatea eta prozesuak hobetzeko programa garrantzitsuenak aztertzen dira. Kontuan hartu behar da programak dinamikoak direla eta inguruneko premia berrietara egokitzeko bilakaera izan dutela. Beste alde batetik, berrikuspenak programen bizitza zikloaren puntu komunak, joerak eta ezaugarriak ikustea ahalbidetzen du, baita programak elkarrengandik bereizten dituzten alderdiak ikustea ahalbidetzen ere. Hobekuntza esparrua garatzeko oinarritzat erabili da analisi hori, eta FIP3 (Framework for Improvemet Programs) izendatu da.

FIP3 hobekuntzarako esparrua da, eta erakunde batek hobekuntza kudeatzean aintzat hartu beharko lituzkeen elementuak planteatzen ditu. Esparrua aurkezteaz gain, programek askotariko elementuetan egiten duten ekarpena azaltzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako erakundeetan egindako bi inkestaren bidez kontrastatu da FIP3 esparruan azaltzen den hobekuntza prozesua. Inkesta horiek aztertuta, planteatutako esparrua hobetu ahal izan da, argi eta garbi adieraziz hobekuntza xedeen, erakundeko bikaintasun mailaren eta xedeak lortzeko hobekuntza programa egokienaren arteko harremana zein den.

Azkenik, lanean ateratako ondorioak, ikerketarako etorkizuneko lerroak eta erreferentzia bibliografiko adierazgarrienak jasotzen dira.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000