ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Pieza mekanizatuetan gainazalaren osotasuna iragartzeari bideratutako ereduen garapena

Pieza mekanizatuetan gainazalaren osotasuna iragartzeari bideratutako ereduen garapena

Mekanizazio industrialetan gainazalaren osotasunarekin zerikusia daukaten alderdiak erreproduzitzeko aukera aztertu da lan honetan, simulazio tekniken bidez, elementu finituen metodoa eta laborategiko entsegu esperimentalak erabiliz.

Simulazio metodologien erabileraren eta portaeren gaineko behar besteko ezagutza garatu ondoren, 3Dn egin da eredua. Lagrangiar Euleriar Arbitrario (ALE) formulazioan oinarritutako ereduen kasuan, eredu horien portaerari buruzko ikerketa egin da, mekanizazio ereduen garapena erreminta puntarekin jorratu aurretik, mozketa zeiharraren bidez, material konplexuen fluxuak 3Dn erreproduzitzeko gaitasuna aztertuta.

Azterlan honen lan esperimentala mekanizatu industrialen analisitik abiatu da, laborategian erreproduzitzeko ezaugarriak identifikatze aldera. Ondoren, erreprodukzioaren entsegua egin da, askotariko mugak sartuz (ekipamendua, materialak...), benetako mekanizatuak ahalik eta modu fidelenean erreproduzitzeko saiakeran.

Amaitzeko, simulazio tekniketan atera diren emaitzak eta emaitza esperimentalak konparatu dira, pieza mekanizatuetan sortutako gainazalaren osotasuna simulatzeko egokiena identifikatzeari begira.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

DOKTORE TESI ERLAZIONATUAK

Ez dago doktore tesi erlazionaturik