Tesi honetan, aukerak, mehatxuak eta arriskuak identifikatzeko eta ondorengo erabaki estrategikoak hartzeko prozesua hobetzeko behar den erremintatzat hartzen da Adimen Lehiakorraren kontzeptua. Proposatzen den ereduak ikuspegi orokor, holistiko eta integratzaile berria jasotzen du, berrikusi den bibliografian topatu ez dena. Espainiako adituen komunitatearekin kontrastatu denez, faktore kritiko nagusiak identifikatu ahal izan dira.