Goi tenperaturako supereroaleetan (tesi honetan aztertutako YBa2Cu3O7 sistema da horietako bat), laginean dauden fluxu magnetikoaren lerroen mugimendua (bortizea) biziki areagotzen da material supereroale horien eragiketa tenperatura altuengatik. Bortize horien mugimenduak disipazioa eragiten du erresistentzi elektriko eran.
Gainera, bortizeen gaineko interakzioek haien portaera dinamikoa aldatzen dute. Bereziki, aipatu daitezke bortize eta aldarapen bortize arteko interakzioa eta supereroaleen propietateak ezabatzean akats mikroestrukturalek duten eragina. Akats mikroestruktural horiek, egoera batzuetan, bortizeetarako lehentasunezko gunetzat jardun dezakete eta, beraz, finkapen zentro bihurtu, propietate supereroaleak hobetuta. Tesi honen helburua da YBa2Cu3O7 testuraren lagin testurizatuetako akatsen eragina aztertzea, horietan akats dentsitatea handia baita.
Azterketa horretarako beharrezkoa izan da garbi bereizitako ezaugarri mikroestrukturalak eta akatsa nagusietako bakoitzaren ondorioak bereizteko gai diren neurri sistematikoak dituzten laginak analizatzea. Hauek dira lan honen emaitza nagusiak:
1.- YBa2Cu3O7 sistema antzeko sistemekin konparatu da, esaterako hauekin: NdBa2Cu3O7 eta YBa2 (Cu1-xMgx) 3O7 dopajearen ondorioak. Kontuan hartu da dopajeak anisotropian duen eragina, Mg edukiaren arabera fase diagramak duen bilakaera ikertzeko.
Laguin monokristalino baten propietate supereroaleak aztertu ditugu, emaitza horiek askotariko akatsak dituzten lagin testurizatuetan lortutakoekin konparatzeko.
Lagin testurizatuetan dauden ainguraketa zentro nagusien eragina zehaztu eta kuantifikatu dugu. Hau ikusi dugu:
Bortizearen egoera solidoa handitzen da bortizeak ainguraketa zentroekin paralelo direnean. Akats planareetan (muga bikiak) eta akats linealetan (dislokazioetan) ikusi da fenomeno hori. Egoera solidoa handitzen da, baita ere, eremu magnetikoaren noranzko guztietarako sartu diren Y2BaCuO5 partikula esferikoengatik, eta horrek erakusten du ainguraketa linealeko zentro gisa jarduten dutela bere erradioaren pareko luzerarako
3.2.- Ainguraketa zentro puntualak ez dira gai solido-likido transikzioaren posizioa aldatzeko fase diagrama magnetikoan.
Eremu magnetikoaren noranzkoan bortizearen korrelazioa murriztera eramaten duten hainbat akats mikroestrukturalen eragina ere zehaztu dugu (mikropitzadurak eta pilatze akatsak), bortizearen egoera likidoa handitzea bultzatuta eta akats mikroestrukturalek ere botizearen ainguraketarako kaltegarriak izan daitezkeela frogatuta.
Konparatu egin dira akats desberdinek konplexutasun mikroestruktural oso handia duten laginetan daukaten eragina eta literaturaren arabera lagin garbietan eta akats dentsitate txikiko laginetan dauden eredu teorikoetan lortutako emaitzak.
Bukatzeko, YBa2Cu3O7 lagin testurizatuetan akatsek bortizearen dinamikan duten eraginaren azterketa honi esker zehaztu ahal izan da YBa2Cu3O7 sisteman trantsikzio berri bat dagoela eta horretan bortizearen tentsio lineala galtzen dela.