Azterketa honetan fresaketan chaterra ezabatzeko metodoak ikertu dira, arreta nagusiki kontrol aktiboko mekanismoetan jarrita, bibrazio estrukturalak murrizteko. Makina-erreminten arazo nagusietako bat dira bibrazio autokitzikatuak edo chatterra, izan ere, horiek direla-eta azaleraren akabera txarra izan daiteke eta tresnak eta makinaren elementu mekaniko batzuk hautsi daitezke. Kontrol aktiboko gailuak egituraren gainean indar kontrolatu batek daukan errendimenduan oinarritzen dira, indar hori kontrolagailu batek aginduta delarik eta bibrazio arazotsuaren neurketaren menpe dagoelarik. Lanaren helburu nagusia izan da kontrol aktiboko sistemak garatzea, simulazio ereduen bitartez chatterra kentzeko.
Kontrol aktiboko gailuen diseinuan gidetan marruskadurarik ez dagoenez, fresaketa eredu mekatroniko bat garatu da, non ebaketa prozesua eta disko inertzial baten kontrol aktiboa batera erreproduzitu daitezkeen denboraren domeinuan. Emaitzen balidazio esperimentalari dagokionez, arazotsua gertatzen da, zalantzazko mekanizazio parametro asko dagoelako eta proba horrekin makina osoa egonkortasun mugan jartzen duelako. Horrenbestez, HIL simulagailu bat garatu (hardware-in-the-loop) ebaketa ortogonaleko edozein prozesuren baliokide bat erreproduzitzeko esperimentalki. Horrela, benetako ebaketa proben aurretik kontrol legeak optimizatzeko egin ohi diren lehen proba erdiesperimentalak egiteko erabili daiteke saiakuntza bankua. Eredu mekatronikoaren emaitzak ez ezik, kontrol aktiboko estrategia desberdinak konparatzen dira HIL simulagailuan eta ebaketa probetan.
Bukatzeko, eredu mekatronikoan oinarritutako prozedura bat aurkezten da kontrol aktiboko sistemen diseinu optimorako. Horrela, kontrol aktiboko bi sistema garatu dira ariete erako fresatzeko makina baterako, prozedura honen laguntzarekin. Alde batetik, eragingailu axial bat diseinatu da arieteren interfazean kokatzeko. Bestetik, ardatz buru berri bat garatu da eragingailu elektromagnetiko inertzial bat integratuta duela. Bai eragingailu biaxialak bai ardatz aktiboaren buruak makinaren egonkortasuna hobetu dute arrakastaz, beren produktibitatea bikoiztuta, gutxi gorabehera.