IK4-IDEKOk
Europa mailako hainbat ekimen gidatzen ditu, fabrikazio prozesuetako akatsak
eta hutsak murrizteko asmoz.
Zero Akatseko
Fabrikazioa edo ZDM (Zero Defect Manufacturing ingeleseko siglak) da Fabrikazio Aurreratuaren
helburu nagusietako bat. Hainbat sektore kritikok (esaterako,
aeronautikoa, trenbidearena, automobilgintza edo eolikoa) geroz eta
gainbegiratze lan handiagoa eskatzen dute sortzen eta muntatzen dituzten motor
edo elementu garrantzitsuetako pieza bakoitzarentzat. Gisa
honetako enpresen I+G+B inbertsiorik gehienak osagai garrantzitsuenen litekeeneko
akatsak errotik desagerraraztera bideratzen dira.