Tornaketa da txirbil harroketarako prozesurik erabilienetako bat industrian. Batez ere, burdin material metalikoekin erabiltzen da. Alabaina, azken urteetan egin den material exotikoen aplikazioak (esaterako, aleazio aeronautikoak) ekarri du tornaketa baldintzak zorrotzagoak izatea, eta lehendik dauden teknikak optimizatu behar izatea edo horien mekanizaziorako prozedura berriak garatu behar izatea. Horren adibide dugu, hain zuzen, sektore aeronautikoan, motorren konpresoreak eta turbinak direla pieza kritikoak. Hainbat materialez osatutakoak izaten dira: besteak beste, titanio aleazioak eta nikel superaleazioak (esaterako, Inconel 718). Pieza kritiko horiek mekanizagarritasun zaileko materialez daude osatuta, baina halere, eskakizun eta erregelamendu zorrotzak izaten dituzte. Ezinbestekoa da prozesua kontrolatzea, ekoizpen kostuak ez daitezen asko handitu, eta kalitatezko produktu lehiakorra eskaini ahal izateko.
Leer artículo completo
