Fresaketa eta mandrinaketako makina astu handiak sektore zorrotzetan erabili ohi dira, esaterako, petrolioaren eta gasaren sektorean, energia eolikoaren sektorean eta aeronatikakoarenean, besteak beste. Zerbitzu astuneko eragiketek bero disipazio handia eragiten dute makinaren barruan, eta horri elkartu behar zaio balio erantsiko aplikazio hauei eskatzen zaien gero eta zehaztasun handiagoa. Horrenbestez, makinen fabrikatzaileek tenperaturen kudeaketarako estrategia adimendunak inplementatu behar dituzte bezeroen eskariei erantzun ahal izateko. Erronka orokorra hemen azaltzen da, eta ondoren errore termikoak konpentsatzeko sistema bat aurkezten da, zeina fresaketa eta mandrinaketa makina handietarako garatu baita. Bukatzeko, esperimentuen emaitzek sistemaren efektibitatea frogatzen dute.