Jakina da fresaketa prozesuak, parametrikoki sistema kitzikatuak direnak, teorikoki elkartuak daudela chatter maiztasun infinituekin, zeintzuk honela definitzen diren: oinarrizko maiztasuna gehi hortzaren pasoko maiztasunaren biderkatzaile oso bat (edo ebakitzailearen maiztasun ezaugarria), Floqueten teoriarekin bat etorrita [1]. Halere, chatter maiztasunekin erlazionatu ohi diren bibrazio maiztasun nagusiak ezkutuan daude infinitu harmonikoen artean. Lan honetan erakusten da nola maiztasun harmoniko indibidualei dagozkien anplitudeak modu sinplean zehaztu daitezkeen erdi-diskretizazio metodoaren bidez lortutako Floqueten trantsizio matrizearen berezko bektoreen analisiaren bitartez, gastu konputazionala handitu gabe. Metodoa, halaber, modu desberdinen eta ardatzaren abiaduraren arteko interakzioak identifikatzen laguntzen duten maiztasun osagai nagusiak zehazteko erabili daiteke.