Masako motelgailu doituak gailu sinpleak dira eta makina-erremintetako chatterra ezabatzeko efizienteak, chatter hori baita mekanizazio prozesu askotan produktibitatea mugatzen duten efektu nagusietakoa. Halere, motelgailuen eraginkortasuna motelgailuaren dinamikaren eta makinaren dinamikaren arteko egokitzapen egokiaren menpe dago. Horrek eskatzen du mekanizazio prozesuaren ezaugarritze dinamikoa, erresonantzi maiztasun kritikoa identifikatzeko eta motelgailuaren erresonatzi maiztasuna egokitzeko posibilitatea ezagutzeko. Bi betekizun horiek betetzeko zailtasunak masako motelgailu sintonizatuak industria aplikazioetan erabiltzeko aukera mugatu du. Hemen motelgailu doitzeko gailu bat aurkezten da, hobetuta, mugapen horiek gainditzeko asmoarekin, eta bere bideragarritasuna simulazioarekin eta emaitza esperimentalekin frogatzen da. Alde batetik, motelgailuak azeleremetroak ditu eta kontrol estrategia bat, zeinarekin denbora errealean antzeman daitekeen mekanizazio prozesuan chatterra gertatzen ari den eta zein maiztasunarekin. Bestalde, motelgailuak zurruntasun aldakorreko malguki bat dauka, motor batek eraginda, zeinarekin zurruntasuna automatikoki kontrolatu daitekeen eta, beraz, makinaren erresonantzi maiztasuna ere bai. Moteltzea Foucault korronteek sortarazten dute motelgailuan, eta horrek egiten du portaera nahiko lineala izatea eta iragarri ahal izatea.