Azken
urteetan hauteman da eskakizun handiko sektoreetan piezak aplikatzeko industria
segmentura bideratutako fabrikatzaileak izan direla krisialdia hobekien jasan
dutenak. Horregatik, artikulu honek proposatzen du
eskaintza orokorrerako onuragarriak izango diren garapenak egitea, baina
sektore aeronautikoan eragin handia izango duten aplikazio zehatzetara sartzeko
teknologiak hartzen dituzte ardatz; hala nola lurreratze trenen eta hegazkintza
motorren turbina diskoen fabrikazioa.
Artikuluak hizpide
dauka fabrikazioaren eta makina-erremintaren arloko teknologien garapena, eta,
bereziki, tornaketa eta fresaketa/mandrinatze prozesuetan. Horiei esker,
doitasun handia lortzen da eragiketa baldintza marjina zabalean. Helburua
da sektore aeronautikoaren eskakizun handiak betetzea, eta, bereziki, pieza
motordunen eta fuselaje eta lurreratze trenen elementu egituratzaileen
fabrikatzaileen eskakizunak betetzea.
Artikulu osoa ikusi