“Bibrazio autoeszitatuek mugatu egiten dute aluminioaren zein altzairuaren arbastuaren produktibitatea. Aluminioa arbastatu bitartean, chaterra tresna moduekin erlazionatzen da (maiztasun handia); altzairua, berriz, makina-erremintaren egiturarekin dago lotuta (maiztasun txikia). Aluminiorako, makinaren ezaugarritze dinamikoa tresnaren araberakoa da, neurri handi batean, eta ez mekanizazio posizioaren araberakoa; altzairuaren arbastuan, berriz, dinamikak ez du loturarik tresnarekin, aitzitik, posizioaren mendekoa da".