Irtenbide robotikoen arloan, IDEKOk bere ezagutza praktikan jarri du COROMA proiektu europarraren buruan. Ekimen hori 2019. urtearen amaieran bukatu zen, eta robot industrial adimendunaren kontzeptu berri bat garatzeko balio izan du. Horri esker, pieza metalikoak eta material konposatuak fabrikatzeko prozesu ugari gauzatu ahal izan dira ontzigintzan, aeronautikan eta energian.
IDEKOk proiektu horretan egindako koordinazio-lanari esker, industria-aplikazio berrien ikerketan eta garapenean lidergoa sendotu du. Bazkidea denez, robotika bultzatu du bere ikerketa-jardueraren barruan, eta hainbat zientzia-arlotan egin ditu garapenak.
Gaur egungo eta etorkizuneko roboten arteko arrakala handia bi hitzetan
laburbil daiteke: autonomia eta gaitasun kognitiboa. Gaur egun
ekoizpen-lerroetako robot gehienek errepikakorrak ez diren eragiketak egitea
eragozten duen hesi bera da. Arrakala hori gutxitzeak produkzio-denbora
azkarragoa eta kostu txikiagoak ekar ditzake, eta hori izan da COROMAn lan egin
den eremuetako bat.