IK4-IDEKOk MC-SUITE proiektua
gidatzen du, IKTen eta fabrikazio aurreratuaren bidez ekoizpen inguruneak
aldatzeko helburuarekin.
Europako industriak bere
lehiakortasuna indartuko du, baldin eta bere ohiko ekoizpen inguruneak IKTen
eta fabrikazio aurreratuaren bitartez eraldatzen baditu. Prozesu hori, zehazki,
MC-Suite europar proiektuaren bitartez egituratuko da. IK4-IDEKOk gidatzen du,
eta bertan parte hartzen dute, halaber, Mondragon Unibertsitateak eta
makina-erreminten Soraluce enpresak.