Ekimen
honek, zeinetan IK4-Idekok parte hartzen duen, esparru operatibo berri bat
proposatzen du AUIDen garatzaileentzat; hots, Cloudek eta Fog Computingek
dituzten mugak gainditzeko gai izango den esparru operatiboa.
IK4-Idekok
industriari lagunduko dio Big Datak eskaintzen dituen onurei etekin handiagoa
ateratzen. Hain zuzen, DITAS europar proiektuaren bitartez, datuen erabilera
intentsiboko aplikazioen (AUID)
garatzaileentzako eragikera esparru bat garatzeko lanean hasitakoan egingo du,
euren sorkuntza, abiaraztea eta kudeaketa hobetzeko.
Hainbat iturri
heterogeneotatik datozen geroz eta datu ugariagoak modu eraginkor, zuzen eta
seguruan kudeatzeko gai diren datuen erabilera intentsiboko aplikazioak (AUID)
garatzeko dagoen geroz eta premia handiagoak hainbat arazo ditu; esaterako,
ingurune heterogeneo eta banatuetan sakabanatutako datuak izatea, edo
sentsoreek, gailu adimendunek eta tradizionalek osatutako azpiegituren
konplexutasuna.