Aztertze
prozesua nabarmen aldatzen da, diamantaketa baldintzen arabera. Hauek
dira diamantaketaren alderdi garrantzitsuenetako batzuk: diamantearen
geometria, pasaldiaren sakonera, aurrerapen abiadura edo diamantearen
tipologia. Diamantaketa prozesuak harri azterlearen gainazal aktiboa baldintzatzen
du, eta horrek, aldi berean, piezaren amaierako topografia.
Aurkeztera gatozen
lan honetan, diamantaketaren eredu zinematiko bat nola egiten den deskribatzen
da, diamantatzaile birakariarekin egindako diamantaketa eragiketaren ondoren
harriak izango duen amaierako topografia aurreikusten duena.
Diamanteen
geometriatik eta diamantaketa prozesuaren sarrera parametroetatik abiatuta,
ereduak aukera ematen du harriaren amaierako 3D topografia eta gutxi
gorabeherako zimurtasun profilak lortzeko, edo diamantaketa prozesuan
erauzitako materialaren bolumena zenbatzeko. Hori
guztia diamantaketaren markak zer baldintzatan erreproduzituko diren
aurreikusteko.
Garrantzitsua da
nabarmentzea eredu hori hainbat sinplifikazio nabarmen onartuz egin dela;
esaterako, soilik aleen haustura kontuan hartuta edo harrien material
ez-urratzailearen izaera zimurtsua simulatu gabe. Horregatik,
beharrezkoa izango da ereduaren baliozkotze esperimentalaren fase bat egitea,
berorren aplikagarritasuna diamantaketa baldintza jakin batzuetara edo harri
tipologia jakin batera mugatzeko.
Epe ertainera
begira, bereziki interesgarria litzateke eredua estrapolatu ahal izatea,
eragiketa sarketan simulatzea, eta helizearen erreprodukzioa eta aztertutako
amaierako piezarengan izango dituen ezaugarriak aztertzea.