Euskadik
rol garrantzitsua jokatuko du Europako industriaren digitalizazioan. Izan ere,
EAEko 11 erakunde hasi dira lanean 4.0 Industriaren inguruan merkaturatutako
europar ekimenik handienean: Productive4.0 programa.
Productive4.0-k 4.0
Industriaren ikuspegi teknologikoak eta kontzeptuak lantzen ditu; esaterako,
IIOT (Gauzen Internet Industriala), CPS (Cyber Physical Systems) eta
Automatizazioa. “Arlo horiek bat datoz, bete-betean, zentro teknologikoan IKTen
eta Automatizazioaren taldean irekitako ikerketa ildoekin”.
Horregatik,
proiektuko parte hartzea gidatuko du, Dinamika eta Kontrol, Diseinu eta
Doitasunezko Ingeniaritza eta Fabrikazio Prozesuak taldeekin batera. Helburua
da automatizazio irtenbide aurreratuak sortzea, eta digitalizazio kontzeptuekin
osatzea, nola oso automatizatutako ekoizpen lerroen hala makina autonomoen
ekoizpen prozesuak hobetzeko. Horretarako, DANOBATGROUPeko makinei buruzko
kasu praktikoak definitu eta landuko dira.
19 herrialdetako
109 erakunde ahaleginduko dira ekimen honen bidez Europako industriaren
digitalizazioa bultzatzen. Horretarako, IKT teknologiak eta elektronika
baliatuko dituzte, digitalizazio bateratuaren ikuspegiarekin hainbat industria
sektore landuz.