IDEKOk 2019 “positiboa” itxi berri du, 10 milioiko fakturazioa lortuz eta bezero moduan 60 enpresa baino gehiagorekin. Urteko nabarmenena bere instalazioetan egindako inbertsioa da eta bi proiektu europar amaitzea: COROMA eta ZAero. 2020an fabrikazio aurreratuko teknologietan erreferente den zentro moduan duen kokapena indartu nahi du.
IDEKOk inbertsioan egindako ahalegina dela eta, gaur egun
bi egoitza ditu Elgoibarren (Gipuzkoa), abangoardiako teknologiaz hornitutako
laborategi ezberdinak ditu, industrializazioko soluzioak balioztatzeko
diseinatuak, fabrikazioko baldintza
errealetan, hala nola, ikerketa proiektuen esperimentaziorako, Nerea Aranguren
zuzendari nagusiak adierazi bezala.
Zentro teknologikoak COROMA eta ZAERO izeneko bi proiektu europar handi amaitu
berri ditu. COROMA kognitiboki diseinatutako roboten garapenean zentratu zen pieza
metalikoak eta material konposatuak egiteko. Zaeron zentro teknologikoak
industria aeronautikoko konposite piezen akatsik gabeko fabrikazioaren eremua
landu zuen.