Aplikazio askotan, chatterrik gabeko mekanizazioa erremintaren malgutasunaren menpe dago. Ahalmen hori kalkulatzeko beharrezkoa da transferentzia dinamikoaren funtzioa lortu erremintaren puntan. Maiztasun erantzunaren funtzio (FRF) horren kalkulu esperimentala oso prozesu geldoa da, izan ere, inpaktu proba baten bitartez egin behar da erremintaren, erreminta-etxearen eta makinaren arteko konbinazioa edozein dela ere. Bibliografiak proposatzen du errezeptantziak aklopaturik dituzten azpiegituren azterketa egitea (RCSA), proba esperimentalen kopurua murrizteko. Dokumentu honetan ikuspegi berri bat proposatzen da, zeina erremintaren muga finkoaren jokabide dinamikoa kalkulatzean oinarritzen den. Horrela, aintzat hartu beharreko modu kopurua txikia da, bat edo bi baino ez flexio plano bakoitzerako, eta horrek hobekuntza garrantzitsua dakar egonkortasun diagramak kalkulatzeko RCSAri ematen zaion aplikazioan. Metodo berri honen iragarpenak esperimentalki egiaztatu dira.