Testurizatze prozesuen bitartez mekanizatutako gainazaletako hainbat funtzionaltasun diseinatzea eta garatzea asko baliatutako tresna izan da Historian zehar.
Gaur egun, sektore
ugaritan ari dira lanean (esaterako, automobilgintza, aeronautika, sektore
optikoa, mikrofluidikoa edo elektronikoa), helburu espezifikoak dituzten
gainazalak garatzeko helburuarekin; besteak beste:
- Fluidoen edo gainazalen arteko marruskadura koefizienteak murriztea. Olioaren banaketa uniformea eta efektu hidrodinamikoa.
- Akoplamendu estatiko eta dinamikoen estankotasuna hobetzea.
- Estalduren itsasgarritasuna hobetzea.
- Hondar tentsioak eta forma desbideraketak murriztea.
- Hozte eta islapen prozesuak hobetzea.
- Hidrofobizitatea eta hidrofilitatea sortzea.