Dokumentu honek erakusten du tungsteno karburuzko materialarekin fabrikatutako ebakitze erremintetan laserrez fresatutako geometrien artezketaren inguruan egindako lana. Ezaugarri geometriko baten mekanizatuaren ostean akatsak detektatzeko eta zuzentzeko jarraitu beharreko metodologia aurkeztu ostean, metodologia aplikatzeko prozedura esperimentala azaltzen da. Azkenik, lortutako emaitzak aurkezten eta eztabaidatzen dira. Emaitzek erakusten dute erroreak detektatzeko metodologia gauza dela akastun eremuak egokiro identifikatzeko eta laser bidezko fresaketa prozesu bat definitzeko akastun eremu horiek zuzentzeko, geometria bat lortzeko tolerantzia teorikoarekin alderatuta definitutako tolerantzien barruan.