IK4-IDEKOk Europako ekimen
honetan parte hartzen du, denbora errealeko monitorizazioaren eta simulazioaren
bitartez fabrikazioa optimizatzeko helburuarekin.
IK4-IDEKOk Europako
fabriken eraginkortasuna hobetzen lagunduko du, denbora errealeko monitorizazio
eta simulazio sistemak garatuz. Lan hori, hain zuzen, optimised proiektuaren esparruan gauzatuko du, zeina,
aldi berean, Horizon 2020 programaren baitakoa den. Gisa horretako tresnek
aukera emango dute fabrikan bertan erabaki bizkor eta fidagarriak hartzeko.