Egonkortasun lobuluak tresnarik eraginkorrenetakoak dira mozketa prozesuen produktibitatea hobetzeko, chatter bibrazioek mugatzen dituztenean. Lobulurik ezagunenak ohiko chatterrari edo Hopf adarkatzeei dagozkienak dira. Mozketa prozesu batzuetan, adibidez etendako torneaketan edo fresaketan, lobulu osagarriak agertzen dira chatterra bikoizten duen periodoarekin edo adarkatzearekin lotuta. Sistemak bibrazio modu nagusi bat baino gehiago duenean, aldaketa batzuk agertzen dira lobuluetan, moduen arteko interakzioaren eraginez. Lobulu berri horiek agertzeko oinarrizko matematikak daude jasota dokumentuan. Fenomeno hori maiztasun eremuan aztertzen bada, periodoaren bikoizketaren lobuluak edo flip lobuluak moduen arteko interakzioaren kasu berezitzat jo daitezke. Interakzioa, hain zuzen, erdi-diskretizazio metodoa (ED) eta maiztasun anitzekoa (MA) erabiliz aztertzen da.