Kontrol estrategia baten menpe dauden motelgailu aktiboek moteltze estrukturala areagotzen uzten dute makina aldatu gabe, aldi berean bibraziorik gabeko gunea handituta. Lan honetan erakusten da mekanizazio eragiketetan chatterra ezabatzeko IK4-IDEKOn oso-osorik diseinatutako eragingailu elektromagnetikoa. Diseinu bera ez ezik, eragingailu horretan egin diren balidazio saiakuntza guztiak ere ikusi daitezke (tenperatura, linealtasuna eta beste ezaugarri batzuk balidatzekoak), bai eta mekanizazio zentro batean sartu ondoren lortu diren hobekuntzak ere.