Ekonomia Garapenaren kontseilaria, BBVA Research-eko azterketa arduraduna, Adegiko lehendakaria eta etorkizuneko industrian jakitun diren bi adituk erronka aztertu dute
Gaur egun, eta horretarako ez dugu zertan esan umeek tabletak goitik behera menderatzen dituztela, mundu digital batean bizi gara. Gizarte digital batean bizi gara, geroz eta digitalagoa den ekonomia batean dihardugu, eta guztiok ari gara ahaleginean bat eta zeroen trenera igo edo, kasurik gehienetan, etorkizun hurbil zaila duten enpresetan.
Digitalizazioa izan da protagonista,
batez ere Euskadiko ekonomia, enpresa eta enpleguarekin lotuta dagoena, bost
adituk ahobizarrik gabe eta nork bere ikuspegitik panorama berria aztertu duten
saio batean.