Artikulu honek, hain
zuzen, 2020an Zer eta Nola Mekanizatu Jardunaldian landutako gaien laburpena biltzen
du. Jardunaldia IDEKO Zentro Teknologikoaren instalazioetan egin zen. IK4-IDEKOk rol
nabarmena izan zuen IMHEk antolatutako jardunaldi horretan. Egunean zehar
hainbat esku hartze izan zituen, eta egin ziren zuzeneko jardunetan ere 3
erakustaldi egin zituen:
Hondarrezko
moldeak robotarekin mekanizatzeko prozesuaren erakusketa
Laguntza kriogenikoarekin egindako torneaketaren erakusketa
Ultrasoinuen bidez mekanizatzeko prozesuaren erakusketa
Jon Kepa Gerrikagoitiak, IK4-IDEKOko IKT eta Automatizazioaren arloko ikerketa taldeko kudeatzaileak, 4.0 Industriaren eta smart connected factoriesen aurkezpena egin zuen. Teknologia horrek industrian duen aplikazioaren kasu praktikoak aztertu zituzten. Horrekin lotuta, robotikan oinarritutako automatizazioa proposatu zen, ekoizpen fabriketan dauden automatizazio mailak erakutsiz.Zero Akats eremuaren baitan, fotometria bidez makinan piezak lerrokatzeari buruz hitz egin zigun Ibon Serranok, fresagailuetan pieza ertain-handiak prestatzeko eta trazaketa eragiketak ordezkatzeko denbora murrizteko.