Digital Grinding Innovation Hub
jarri da martxan, esperimentazioaren eta frogapenaren arloan aurrerapausoak
emateko nodo berri gisa.
Digital Grinding
Innovation Hub nodo berriak EAEko industria digitalizazioan eta azterketan
oinarritutako irtenbide berritzaileen garapena sustatuko du; izan ere, esperimentazio
eta frogapen teknologikorako, eta heldutasun teknologiko handiko garapenetarako
espazio irekia izango da.
DGIHk ikerketa aplikatuko
jarduerak eta industriako I+G proiektuak gauzatuko ditu, azterketa prozesu
berri produktiboago, eko-eragingarriago eta zero akatsekoen garapenerako. Era
berean, makina-erremintaren eta makina osagaien kontzeptu berriak garatuko ditu
eta balio erantsi handiko piezen fabrikaziorako irtenbide berriak sortu eta
prestatuko ditu, amaierako bezeroekin lankidetzan. Era berean, azterketa
prozesuari buruzko aholkularitza zerbitzua eskainiko die bereziki ETEei, eta
azterketa prozesuan izandako aurrerapenen hedapen zein dibulgazioa egingo du.
Espezializazioa,
bikaintasunaren aldeko apustua eta lankidetza estrategikoak izan dira hau
sortzea ahalbidetu duten hiru zutabeak, eta DANOBATGROUP industri taldearen
bultzada dauka.