Mekanizazio prozesuetan gertatzen diren efektu birsortzaileek eragindako bibrazio bortitzak chatter izenez ezagutu ohi dira eta ohiko arazoa dira. Efektu horiek erremintaren bizitza baliagarria murrizten dute eta makinaren produktibitatea ere larriki murrizten dute. Lan honetan hardware-In-the-Loop (HIL) erako simulagailu mekatroniko bat erakusten da torneaketa lanetako chatterrerako. Sistemak halako chatter birsortzailea erreproduzitzen du esperimentalki, laborategian kokatuta dagoen egitura mekaniko batean. Egonkortasuneko lobuluek azaldutako eta aurretik kasuan kasuko benetako tornuan lortutako chatterra da erreproduzitutakoa.